Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 22-Lagunduriko ugalketa tekniken ondorioak

Egileak: Judith Silva , Maider Andrés , Iratxe Vázquez , Leire Laza , Iratxe Ocerin , Olga Ramón

Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua. Medikuak. Gurutzetako Ospitalea


Sarrera

Azkenaldian Lagunduriko Ugalketa Teknikak abiada handiz ari dira garatzen eta bere erabilera asko handitu da gizartea pairatzen ari den aldaketagatik. Honek alboko ondorioak dakartza: obulutegien hiperestimulazio sindromea eta haurdunaldi anizkoitzen gehitzea, beste batzuen artean. Azken honi buruz arituko gara oraingoan.

Metodoak

Gurutzeta Ospitalean 2008. urtean Lagunduriko Ugalketa Tekniken ( intseminazio artifiziala eta In Vitro ernalketa –ICSI) ondoriozko haurdunaldi anizkoitzen emaitzak aztertu nahi ditugu.

Emaitzak

Intseminazio artifizialaren bidez lortutako haurdunaldi anizkoitzen tasa jaistea lortu da, pazienteak gehienez 3 folikulu heldu dituztenean intseminatu direlako. Neurri honek, ordea, haurdunaldien tasa jaitsarazi du. Beste alde batetik, In Vitro ernalketa eta ICSIren bidez lortutako haurdunaldien tasa mantendu egin da haurdunaldi anizkoitzena txikituz, gehienez 3 enbrioi baino transferitzen ez direlako. Kalitate oneko bi enbrioi aukeratzen baditugu transferentzia egiteko haurdunaldien tasa handitzen dela ere ikusi dugu.

Ondorioak

Haurdunaldi anizkoitzen tasa jaistea lortu da estimulazioen kontrol hobea egin delako eta ziklo bakoitzeko transferitu diren enbrioi zenbakia txikitu delako.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan