Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Ebakuntza osteko min eta ongizatea aztergai eskualdeko ospitale batean

Egileak: Ana Bereziartua Unzueta, Purificacion Gomez Martinez, Miren Etxaniz Shultz, Lore Bereziartua Unzueta, David Soto Fernandez, Igor Delgado Bilbao

Mendaroko Ospitalea - Min Akutuko Unitatea (MAU)


Sarrera

Gure ospitalean mina eta ongizatea oraindik ere erantzuna behar duten lehentasun nagusiko arazoak dira. Gaur egun badaude kirurgia mota mingarrienen inguruko estereotipoak eta beharrezkoa den analgesia xedatzen dutenak. Datuetan oinarrituz, badakigu zein prozedura kirurgiko diren mingarrienak? Ezarrita dauden protokolo analgesikoak benetan eraginkorrak dira? Badugu erarik datu hauek jaso eta kudeatzeko? Zerbait aldatu beharra al dago?

Helburuak

Ebakuntza osteko min ongizatearen jarraipen, datu bilketa eta kudeaketaren bitartez egoera aztertzea. Arrisku oharrak antzeman eta horiek ez gertatzeko beharrezkoak diren estrategiak garatzea.

Metodoak

MAUk (Min Akutuko Unitatea), astelehenetik ostiralera, elkarrizketa baten bitartez gaixo kirurgiko guztien Begizko Eskala Analogikoak (BEA) jasotzen ditu eta galdera sorta baten bidez, ad hoc sortutako ongizate eskalaren inguruko datuak. Jasotako datuak, apropos sorturiko Access datu base batean gordetzen dira. Datu guzti hauek, analisi estatistiko eta grafikoen bitartez kudeatu dira.

Emaitzak

Aurkezten diren emaitzen artean, batez besteko BEA eta aparteko analgesiaren inguruko datuak nagusitzen dira. Urtebetean jasotako datuen emaitzen arabera, gure ospitalean, kirurgia ginekologikoa da bai atseden, zein mugimenduan mingarriena. Ebakuntza ginekologiko mota ezberdinen artean, zesarea da datu txarrenak biltzen dituen kirurgia, baita, aparteko analgesia gehien behar duena ere.

Ondorioak

Zesarea, mina kontrolatzeko analgesiko xumeekin gai den kirurgia bezala aurkezten da sarritan. Emakume hauengan, mobilizazio goiztiarra eta edoskitzea sustatzen da. Hau lortzeko, funtsezkoa da minaren kontrol egokia eta ebakuntza osteko ongi izatea helburutzat izatea. Lortutako datuei esker, emakume hauek ez dutela beharrezko arreta jasotzea antzeman dugu eta zesarearen analgesia birpentsatzera behartu gaitu, eraginkorragoak diren neurriak ezartzera bultzatuz.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan