Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Propranololarekin tratatutako hemangiomak

Egileak: Ane Jaka Moreno, Nerea Ormaechea Perez, Jose Zubizarreta Salvador, María López Núñez, Begoña Aseginolatza Zabaleta, Patricia Eguino Gorrotxategi, Anna Tuneu Valls

Donostia Ospitalea - Dermatologia Zerbitzua


Sarrera

Hemangiomak haurtzaroko tumore onbera usuenak dira. Jaio osteko lehenengo asteetan azaltzen dira eta ondoren hazkuntza aktiboa izaten dute.Beranduago inboluzio fase batean sartzen dira, bigarren urte aldera pixkanaka desagertuz, baina urte gehiago ere iraun ditzake fase honek. Orain arte tratamendu nagusia aho bidezko kortikoideak izan dira, eta bigarren maila batean vincristina, alfa interferoia eta kirurgia genituzke. Hau dela eta hemangioma gutxi batzuk bakarrik tratatzen ziren: oso handiak zirenak, inguruko egiturak arriskuan jartzen zituztenak edo ultzerazioa jasaten zutenak. 2008. urtean ordea tratamendu berri eta eraginkor baten erreferentzia agertu zen, propranolola. Ordudanik lehen tratatzen ez genituen hemangiomak ere tratatzen hasi gara.

Helburuak

Donostiako ospitalean propranololarekin trataturiko 15 haur aurkezten ditugu. Guztiek haurtzaroko hemangiomak izan dituzte. Hilabete eta urtebete arteko adin tarteko haurrak dira eta guztiek lesioa aurpegian zuten. Kasu bakar batean aurretik kortikoideak eman genizkion hilabeteetan zehar, propranolola agertu aurretiko garaian. Gainontzeko kasuetan propranolola izan da hasieratik emandako tratamendua. Kasu bakoitzak jasan duen eboluzio klinikoa aurkeztuko dizuegu.

Emaitzak

Propranolola haurren hemangiometan eraginkortasuna erakutsi duen beta blokeatzaile bat da. Egun bere erabilpena errukiorra da baina entsegu kliniko asko daude martxan bere eraginkortasun eta segurtasuna frogatzeko, bai plazeboarekiko bai kortikoideekiko. Eragin mekanismoa ez da ziurra, badirudi hodi-uzkurdura eragiteaz gain, odol endotelioko hazkuntza faktore eta fibroblastoen oinarrizko hazkuntza faktoreen espresioa gutxitzen duela, baita endotelioko zelulen apoptosia aktibatu ere. Oraindik ez da protokolorik zehaztu baina aurre-balorazio kardiologiko bat gomendatzen da. Erabiltzen diren dosiak 2-4mg/kg/eguneko dira, hiru dositan banatuta. Eragin desiragaitz nagusiak bradikardia, hipotentsioa, hipogluzemia eta bronkioen espasmoa izan daitezke.

Ondorioak

Tratamendu berri honekin jaso diren emaitza onak eta eragin desira-gaitz eskasak ikusita, propranolola kortikoideekiko alternatiba izango da etorkizun hurbilean, horretarako entsegu klinikoak bidean baitaude.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan