Iktusa. Errehabilitazioko tratamenduaren eraginkortasuna eta efizientzia egonaldi ertain-luzeko Ospitale batean (arreta azpiakutua)
Egileak: Zuberoa Maite Miranda Artieda, Susana Pinedo Otaola, M. BegoƱa Zaldibar Barinaga, Pedro Ignacio Tejada Ezquerro, Paula Erazo Presser
Gorlizko Ospitalea - Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Zerbitzua
Helburuak
Iktusa jasandako pazienteen errehabilitazioko tratamenduaren emaitzak eta eraginkortasuna neurtzea da, eta era berean, 2007ko eta 2009ko emaitzak konparatzea da.
Metodoak
2009ko ekainetik abendura bitartean, azterketa prospektibo bat egin genuen iktusa izandako paziente-kohorte bati buruz; pazienteok Errehabilitazioko Zerbitzuan ingresatutakoak ziren. Ekainean aldaketak egin ziren asistentziaren kalitatea hobetzeko. Izan ere, diziplina anitzeko talde-bilerak egiten hasi ginen, eta terapia intentsuagoa ematen aukeratutako pazienteei.
Komorbilitatea Charlson-en indizearen arabera neurtu genuen. Egoera funtzionala Independentzia Funtzionalaren Neurriaren bidez (FIM) jaso genuen, ingresatzean eta ospitaleko alta ematerakoan. Emaitzak Stineman-en efizientzia-matrizea erabiliz aztertu genituen. Aldi horretako emaitzen patroia eta efizientzia-matrizea konparatu genituen 2007ko aldi berean lortutakoekin.
Emaitzak
2007an 136 paziente sartu ziren, 2009an 152; haietatik %21ek terapia intentsiboa hartu zuten. Hona hemen pazientearen profila: 72 urteko gizonezkoa, komorbilitate handia duena (I. Charlson 3,1), iktusa pairatu eta 16 egunetara ingresatutakoa. Ingresatzean 44k FIMa izan du, eta 27,26ko irabazia izan du ospitalizatuta 36 egun eman ondoren. Tratamenduaren ondoren 1,1eko efizientzia lortu dugu. 2009ko eragingarritasuna 2007koa baino altuagoa da: 27,26 eta 22,23. Efizientzia ere altuagoa izan zen 2009an (p< 0,001), zeren egonaldiak 11 egunetan egin baitzuen behera.
Ondorioak
Diziplina anitzeko talde-bilerek eta terapia intentsuagoek erakutsi dute efizientzia eta eraginkortasuna hobetzen dituztela iktusa izandako pazienteen errehabilitazioko tratamenduan.