Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Urgentzietako zerbitzuetan biriketako enbolismoaren probabilitate klinikoa iragartzeko eskala baten garapena

Egileak: Eunate Arana Arri, N. Lekerika Royo, L. Lopez Roldan, Lorea Martinez Indart, J.I. Pijoan Zubizarreta

Gurutzetako Ospitalea - Epidemiologia Klinikorako Unitatea


Sarrera

Biriketako Tronboenbolismoa (BTE) urgentzia kardiobaskularra nahiko arrunta da gaur egun. Urtero Europar Erkidegoan 20.000 paziente BTEgatik hiltzen direla kalkulatzen da eta Estatu Batuetan antzeko datuak argitarazten dira. Gure inguruko urgentzietako zerbitzuetan garrantzitsuena atentzio arrazoia da bere morbilitate eta konplikazioak direla eta. probabilitatea iragartzeko erabiltzen diren eskalak testuinguruaren arabera aldakorrak izan daitezkeela gauza jakina da. Horregatik, eskala hauei lotuta dauden aldagaiak, estrapolagarriak zaizkio biztanleria arruntari, baina hauetariko batzuk pertsonaren araberakoak izan daitezke.

Helburuak

Gure inguruan BETekin erlazionatuta dauden aldagaiak identifikatzen saiatu gara eta hauetan oinarrituta, urgentzietako zerbitzuetan ikusten diren BET susmoarekin datozen pazienteak estratifikatzeko diagnostiko eta pronostikorako eredu xume bat garatzen saiatu gara. Modu honen bidez, behar ez diren froga diagnostikoak gutxitzeko, tratamenduaren kalitate eta segurtasuna ziurtatzea.

Metodoak

Urgentzietan kontsekutiboki BET susmoarekin ingresatutako 637 pazienteren datu base baten analisia, non BETen diagnostikoa, algoritmo diagnostiko estandar baten bidez sartu edo baztertzen zen. Aldagaien analisi deskriptiboa eta aldagai biko analisia garatu zen, BET menpeko aldagai moduan hartuta. Aldagai anitzeko analisia erabili izan zen aurresateko BETekin erlazionatutako parametro klinikoak, esaterako: adina, sexua, erlazionatutako sintoma eta zeinu klinikoak, arrisku faktoreak, erlazionaturiko gaixotasunak, laborategia, erradiografia eta elektrokardiogramako emaitzak.

Emaitzak

637 susmoen artean 96 (,07) BET diagnostikatu ziren. 75 aldagai neurtu ziren, odol analisiaren parametroak barne. Gure azkeneko ereduak 6 aldagai aurkitu zituen erlazionatuta: aurretiko gaixotasun tronboenbolikoa (O.R.= 5,43; %95 KT= 5,37-5,49); batez besteko tentsio arteriala, normotentsio-hipotentsio (O.R.= 0,162; %95 KT= 0,160-0,163) eta hipertentsio-hipotentsio (O.R.= 0,07; %95 KT= 0,106-0,108); hiponatremia (O.R.= 17,03; %95 KT= 16,82-17,23); S1Q3T3 (O.R.= 64,05; %95 KT= 62,85-65,27); troponina positiboa (O.R.= 4,53; %95 KT= 4,50-4,55) eta pCO2 (O.R.= 0,345; %95 KT= 0,342-0,347). ROC kurbaren azpiko azalera 0,65koa izan zen (%95 KT=0,77-0,92). Gure emaitzen arabera ez zen beste aldagairik esanguratsuki BETekin erlazionatuta aurkitu.

Ondorioak

Oso garrantzitsuak dira urgentzietako zerbitzuetan pazienteen sailkapena larritasunaren arabera egiteko diagnostiko araudiak, ospitaleratzeak gutxitzeko. Gure emaitzetan ikusten dugu nola orain arte erabilitako eskala klasikoetan sartutako aldagai ezberdinak erlazionatuta dauden BET diagnostikoarekin. Beraz, iradokitzen dugu orain arte erabilitako eskalak balioztatu egin behar direla inguru bakoitzean eta ikerketa berriak egin beharko liratekeela eskala berriak barneratzeko, inguru bakoitzean.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan