Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

DDS Protokoloa: zaintza intentsiboetako giltza

Egileak: Amaia Abendibar Aurrekoetxea, Maria Jesus Uriarte Urkijo, Miren Abendibar Aurrekoetxea, Elena Badiola Renteria

Galdakao-Usansoloko Ospitalea - Zaintza Intentsiboetako Unitatea


Sarrera

DDS protokoloa, liseri-aparatuko hautazko deskontaminazioa da. (Gaztelaniaz: Descontaminación Digestiva Selectiva). Protokolo hau, arnasketa mekanikoa duten gaixoengan barne-infekzioak saihesten dituen neurri estrategiko bat da. DDS-ak, antibiotiko desberdinez osatutako 2 elementu ditu: bata, aho eta trakeostomian emateko pasta, eta bestetik, SNGetarako soluzioa. Bi soluzio hauek, antibiotiko desberdinez osatuta daude: polimixina E (colistina) %2, Gentamicina %2 eta Anfotericina B %2.

Helburuak

-Arnasketa mekanikoarekin lotuta dauden neumonia nosokomialen murrizketa; heriotza-tasak, ZIUetako egonaldia eta gizarte-kostua gitxiagotuz. -Gaixoak bazilo aerobio Gram negatiborik gabe mantendu, hesteetako endotoxinak murriztuz, eta honi esker, gaixo kritikoen immunitatea babestuz. (Garrantzitsuena Acinetobacer baumannii da, antibiotikoen aurrean duen erresistentziagatik eta gaixoarengan duen eragin negatiboagatik).

Metodoak

-Faringe, ondeste, besape eta bronkojario kultiboen batzea. -Aho-garbiketa klorhexidina %0,12-a erabiliz. -Barne zainetako antibioterapia: ceftriaxona gramo 2 /24 orduro, 3 egunetan. -Antibiotiko topikoaren aplikazioa: PASTA (6 orduro): -Aho mukosatik zehar. -Gaixo trakeotomizatuengan estoma inguruan eta ahoan. SOLUZIOA (6 orduro): - SNGren garbiketa 20ml uraz. - Soluzioaren administrazioa. - SNGa 30 minutuz pintzatu eta ordubetez nutrizio enteralagaz baldin badago.

Emaitzak

-Protokolo honen aplikazioak, arnasketa mekanikoari lotutako neumonien tasak jaitsi ditu, ZIUko gaixoen osasun-egoera bermatuz.

Ondorioak

Protokolo honen aplikazioak, langileen lan-karga ugaritzen duen arren, lan-esperientziak, oso eragingarria izan dela eta emaitzak bikainak izan dituela erakutsi digu. Gure zerbitzuan DDSa martxan jarri dugunetik (2006), Acinetobacter Baumannii-z kutsatuta izan diren kasuak asko murriztu dira, 2006tik momenturarte kasu bi soilik agertuz.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan