Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

SALUDNOVA: e-Osasuna profesional eta gizartearen eskuragarri jarriz

Egileak: Eneko Odiaga , Inma Uzkudun , Jana Pescador , Nerea Campo , Jimena Rodriguez , Miren Bagues

MONDRAGON Health; SALUDNOVA


Sarrera

Gizateriaren garapenean, joera bat nabarmendu daiteke: bizi-itxaropena geroz eta luzeago bilakatzen ari da; hots, geroz eta zaharragoak gara. Gaixotasun kronikoen hazkuntza honek osasun zerbitzuen kostuaren gorakada ikusgarria ekarri du, zerbitzu hauen sostengarritasuna kolokan jarriz. Arazo honi aurre egiteko ikerkuntza eta berrikuntza ezinbestekoak dira, eta egoera honetan oinarri teknologikoa duen Saludnova izeneko enpresa sortzen da pertsonen ongizatea erraztea helburu duelarik. Horretarako telemedikuntza arloko zerbitzu berritzaileak eskaintzen ditu eremu ezberdinak landuz.

Helburuak

Teknologia aplikatu honen funtsa, gaixo kronikoen gorakadari aurre egitea da, gaixo hauen jarraipen medikoa e-health teknologien bitartez eginez. Beti ere, gaixoaren jarraipen egokia bermatuz eta era berean, medikuaren aurrez aurreko interbentzioak gutxituz.

Metodoak

Saludnovaren zerbitzuen artean, CarelineH@me sistemak erabiltzaileen bizi konstanteak puntualki neurtzea ahalbidetzen du, gailu mugikor eta sentsoreen bidez. Honez gain, gailuaren pantailatik sintomei buruzko galdeketa bat egiten da. Gailu mugikor honetan dagoen software adimendunak dakarren berrikuntza, datuen tokian tokiko azterketa egitea da. Ez ohiko egoeraren bat suertatuz gero, aplikazioa alarma bat sortzeko gai da, informazioa telefono mugikor edo/eta e-mail batera bidaliz. Web Kudeatzailearen bidez zaintzaile eta profesionalek gaixo kronikoaren jarraipena eta gailuak egiten duen tokiko azterketaren pertsonalizazioa egin ditzakete (erabiltzailearen ezaugarrien arabera). Sistema honen onuretako bat gaixo kronikoak beraien gaixotasunaz jabetzea da, mediku eta gaixoen arteko elkarrekintza bat ahalbideratuz. Teleasistentzia alorrean aldiz, AssisM@bile zerbitzua, GPS bidez erabiltzailearen kokapena emateko gai den gailu eramangarri, erabilerraza eta Web Kudeatzaileaz osatutako sistema da. Erabiltzaileak arazoren bat baldin badauka, gailu mugikorraren bidez komunikatuko zaio bere arduradunari (laguntza zentro espezializatu, senide, e.a.). Komunikazio hau bi eratara gerta daiteke: erabiltzaileak botoi bat sakatuz, edo automatikoki, gailuak sentsoreen bidez arazoa antzeman baldin badu. Bestalde, Web Kudeatzailearen bidez jarraipena eta alarma automatikoak sortarazteko baldintzen pertsonalizazioa egin daitezke. Helburua erabiltzailea uneoro babestea da, bere segurtasuna eta senideen lasaitasuna bermatuz.

Ondorioak

Osasun arloa, teknologia berriak direla medio, eboluzionatzen ari dira; e-Osasuna  m-Osasuna  i-Osasuna. Saludnovak eskaintzen duen teknologia onuragarria izan dakioke osasun alorra osatzen duten partaide guztiei, profesional zein erabiltzaileei, osasun zerbitzuen kostua jaisteaz gain, gaixoen eta hauen familien bizi maila hobetzen lagunduko baitu.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan