Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Saiakuntza klinikoa, belaun artrosiaren kortikoideen eta azido hialuronikoaren infiltrazio intra-artikular konbinatuak batetik eta bi produktuak bereiz erabiliz bestetik, konparatuz

Egileak: Esther Uriarte Itzazelaia, Concepción Mugica Sanperio, Juan Ignacio Pijoan Zubizarreta, Gertrudis Odriozola Aranzabal, Inmaculada Iriondo Atienza, Rosario López Santamaria, Begoña Balmaseda Garay, Amaia Martinez Galarza

Gurutzeta eta Donostiako Ospitaleak - Erreumatologiako, Errehabilitazioko eta Ikerkuntzako Unitatea


Sarrera

Belauneko artrosiaren tratamendurako infiltrazioak erabiltzen dira giltzadura barruan bai kortikoideenak (min akutua arintzeko), bai hialuronatoa (min kronikorako)

Helburuak

Bi farmakoen tratamendu konbinatua bakarkakoa baino eragingarriagoa dela frogatzea mina arintzeko eta funtzioa hobetzeko.

Metodoak

Saiakuntza kliniko itsu sinplea (ezkutuko ebaluazioa), Gurutzetako Ospitalean egina. 2005-2007 urteen artean, Erreumatologiako eta Errehabilitazioko zerbitzuetan. Gaixoak anbulatorioko erreumatologia kontsulta batean aukeratuak. Gaixoak: 59. Jarraipena urtebetekoa. Gaixoak 3 tratamendu-taldetan aleatorioki banatuak : A taldean: Triamzinolona azetonidoa, infiltrazio bakarra. B taldean: (Orthovisc) Azido hialuronikoa, 3 infiltrazio 3 astetan jarraian. C taldean: Triamzinolona azetonidoa, infiltrazio bat eta (Orthovisc) azido hialuronikoa, 3 infiltrazio B-taldean bezala. Ikertzaile bat infiltrazioen arduraduna; beste bat, ebaluazioarena. Gaixoak aukeratzeko arauak honakoak: adina > 45, ACR erakundearen irizpideen arabera, belauneko artrosi moderatuaz diagnostikatuak, Kellgren erradiologia-estadioko 2-3 gradukoak, azken hilabetean egunero mina eduki dutenak, mina neurtzeko Ikus Eskala Analogikoaren puntuazioan ≥ 4 dutenak eta baztertzeko arrazoiak betetzen ez dituztenak. Ikerketaren aldagai nagusiak: tratamendu osteko minaren Ikus Eskala Analogikoa (IEA) 4. astean, 3., 6. eta 12. hilabetean

Emaitzak

EMAITZAK 59 gaixotatik (A: 19 g, B: 20 g, C: 20 g), galdu ziren 7 (A: 3 g, B: 2 g, C: 2 g) Aldagai demografikoak: A Taldea B Taldea C Taldea Sexua 19 ♀ 15♀ 5♂ 17 ♀ 3 ♂ Adina (Batez bestekoa) 67’89 urte 63’65 urte 65 urte Pisua 72’36 kilo 75’025 kilo 74’5 kilo Altuera 153’18 160’45 158’425 Gorputz-masaren indizea 30’68 29,019 29’735 Alde bakarreko afektazioa 11 11 8 Bi aldeko afektazioa 8 9 12 Aurrekari kirurgikoak 3 3 7 Aurretiko infiltrazioak 4 5 7 Minaren IEAren balioen batez bestekoak, multzoka, honakoak izan ziren: IEA Hasieran 1. hilean 3. hilean 6. hilean 12. hilean A taldea 6’7 4’5 * 6’3 ** 6’3 ** 6’3 ** B taldea 6’5 3’8 * 4’5 * 4’7 * 4’0* C taldea 6’5 4’1* 4’7* 4’6* 5’4 ** *p<0’05 **p>0’05 Aldagaien talde arteko konparazioan, ez da esangura estatistikorik aurkitu; talde barruko konparazioan: A taldean, hasieran eta lehenengo hilabetearen artean, ikusi da badagoela esangura estatistikoa, baina galtzen dela gainerako ebaluazioetan. B eta C taldeetan esangura estatistikoa aurkitzen dugu, ebaluazio guztietan mantentzen dena. Hiru tratamendu-taldeetan, mina apaltzeko joera ikusten dugu lehenengo hilabetean; eta joera hori jarraipen guztian mantentzen da B eta C taldeetan, baina ez A taldean. 13 gaixok nahigabeko efektu sekundarioak pairatu zituzten, batez ere min arina.

Ondorioak

Denboran emaitzak hobetzeko joera ikusi dugu B eta C taldeetan, eta are nabarmenagoa izango litzateke gaixo gehiago ikertuko balira.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan