Ikerketarako laguntza: Sarean egiten den Ikerkuntza Biomedikoaren Laguntzarako Partzuergoa
Egileak: Felipe Aizpuru , Julio Arrizabalaga , Gontzal Grandes , Jose Ignacio Pijoán
Txagorritxu Ospitalea; BioDonostia; Gurutzetako Ospitalea; Bizkaiko Lehen Mailako Ikerkuntza Unitatea
Sarrera
2008. urtean, Instituto de Salud Carlos III-ak deialdi bat ezarri zuen ikerketa biomedikoa laguntzeko zentroen sare bat osatzeko. Espainia mailan, 40 zentro, besteak beste Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) lauk -Txagorritxu, Gurutzeta eta Donostia ospitaleek, eta Deustuko anbulatorioak- eta Nafarroako beste batek -Clinica Universitaria- lortu zuten kreditazioa partzuergoaren kideak izateko.
Helburuak
Egitura egonkorra sortu, ospitaleetako zein osasun zentroetako ikerketa klinikoaren eta saio klinikoen egitura Indartzeko. Ikerketa klinikoa eta interes komertzialik gabeko saio klinikoak garatu (EAO, 2008 martxoaren 15).
Metodoak
Hautatuko zentroetan egiten den ikerkuntza aztertu da. CAIBERen beraren egitura sortzeko eta lehentasunak ezartzeko prozesu luze baten ondoren, ekintza kliniko-plan batera iristen da.
Emaitzak
Plan klinikoaren arabera, lehenengo fase honetan CAIBER saio klinikoez -ausazkoak eta zentroanitzekoak- soilik arduratuko da. Interes komertzialik gabekoez gain, farmazia-industriarekin ere lan egingo du. Martxan dagoen barruko prozesuan, 40 unitateek proposatu duten 357 proiektu azaldu dira (23, % 6,4 EAEtik; 5, % 1,4 Nafarroatik). Minbizia, infekzio-gaixotasunak eta arazo kronikoak dira gehien errepikatzen diren gaiak.
Ondorioak
Sortu zenetik hiru urte pasa ondoren, argilun ikusten da CAIBERek sortu duen egoera. Alde batetik, jatorrizko asmoa ez da bete eta ikerketa klinikoaren zati bakar batera –saio klinikoak, hain zuzen ere- murriztu da bere eremua. Beste aldetik, CAIBEReko prozedurak prestatzeko epea gehiegi luzatzen ari da eta egitura astunegia bihurtu da. Alde positiboan, berriz, 40 zentro elkarrekin lan egiteak ahalmen handia du eta honen isla, prozesu intramuralean azaldu den proiektuen kopurua.