Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Telefono deien eragina lehen mailako kontsultetan

Egileak: Irati Fernández de Leceta , Marina Domenjo , Amanda López-Picado

Lehen Mailako Araba Eskualdea; Arabako Ikerkuntza Unitatea


Sarrera

Lehen mailako kontsultek, egunero, hainbat dei jasotzen dute. Dei gehienak gaixoen edo euren zaintzaileen zalantzak edota arazoak argitzeko dira eta errezetak, bolanteak edo bestelako txosten administratiboak. Dei eta eginbehar hauek betetzeko, behar den denbora ez da kontuan hartzen eguneroko programazioak egitean. Honek, medikuentzat lan gehigarria suposatzen du eta gaixoentzat kontsulten atzerapena.

Helburuak

San Martin Zentroko 2 kontsultetan jasotako deien ezaugarriak aztertzea.

Metodoak

Ikerketa deskriptiboa. Bi hilabetetan, bi kontsultetan jasotako dei kopurua, helburua eta iraupena, apuntatu ziren.

Emaitzak

Aldi horretan, 51 dei jaso ziren: %23,5 beste medikuen deiak ziren, %5,9 erizainenak, %60,8 administrarienak eta 9,8% bestelakoak. Dei hauek 75 minutuko iraupena izan zuten (batez besteko iraupena 1,5 minutu) eta dei ostean 32 minutu erabili ziren (batez besteko iraupena 0,6 minutu). Deiak eta deiek eragindako beharrak betetzeko batez besteko denbora 2,3 minutu izan ziren.

Ondorioak

Lehen mailako kontsultetan jasotako deiek denbora tarte garrantzitsua betetzen dute. Tarte horrek, eragin txarrak izan ditzake bai gaixoengan bai medikuengan. Hortaz, dei hauek egunero egutegia egitean kontuan hartu behar dira.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan