Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Nahasketa murriztea, joera adierazlea (Propensity Score) metodoaren bidez

Egileak: Lorea Martinez Indart, A. Urkaregi Etxepare, J. I. Pijoan Zubizarreta

Gurutzetako Ospitalea - Epidemiologia Klinikoko Unitatea


Sarrera

Ebakuntza baten ondorioak aztertzeko egokiena den ikerketa mota saio klinikoa da. Hala ere, askotan ikerketa mota hau egitea ezinezkoa da eta gehienetan informazioa behaketa ikerketatik ateratzen da. Baina ebakuntzaren ondorioei buruzko inferentziak egiteko behaketa ikerketatik abiatzeak arazoak ekar ditzake, emaitzetan eragina izan dezaketen beste faktore ezezagun batzuk egon daitezkeelako (“nahasketa” deituriko fenomenoa).

Helburuak

Nahasketa murriztea, Joera Adierazlea (Propensity Score) metodoan oinarrituriko parekatze tekniken bidez.

Metodoak

Joera Adierazlea faktore desberdinek baldintzaturiko tratamendu bat jasotzeko probabilitatea da. Joera Adierazlearen balio zehatz baterako, tratatu eta ez tratatuen artean banakako ezaugarri desberdinak homogeneoki banaturik egotea lortzen da. Hortaz, tratamenduaren ausazko esleipenaren mekanismoa berregiten da. Joera Adierazlea erregresio logistikoaren bidez kalkulatzen da, menpeko aldagaia tratamendua izanik. Oso garrantzitsua da aldagai independenteen aukeraketa alborapenaren gehikuntza ekiditeko. Emaitzarekin erlazionatuta dauden aldagaiak sartu behar dira ereduan, tratamenduarekin erlazionatuta egon edo ez. Joera Adierazlean oinarritutako parekatze teknika erreperfusioa egiteak, hurrengo hilabetean hiltzean duen eragina aztertzeko aplikatu dugu. Erabili dugun parekatze teknika mota auzokorik hurbilenaren teknika izan da.

Emaitzak

Erreperfusioa egiteak hurrengo hilabetean hiltzean duen eragina datu gordinekin honako hau da: 1,763 (%95 KT 1,343-2,316). Erreperfusioa egiteak hurrengo hilabetean hiltzean duen eragina parekatze-tekniken bidez honako hau da :1,240 (%95 KT 0,915-1,681).

Ondorioak

Kalkuluak datu gordinekin zehaztean, erreperfusioa egiteak, hurrengo hilabetean hiltzearekin erlazionatuta dagoela ikus dezakegu. Joera, ordea, adierazlean oinarritutako parekatze teknikak erabili eta gero, tratamenduaren efektua heriotzarekin ez da adierazgarria. Nahasketa zuzendu dugula adierazten du horrek.

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan