Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Shock septikoa

Egileak: Maider Jimenez Arren, Shandra Murcia , Miren Txueka , Itziar Barbantxo , Iruntze Erezuma , Alaine Ruiz , Juanan Arce

Bidasoako Ospitalea – Pneumologia Zerbitzua; Irungo Erdialdeko Anbulatorioa; Bidasoako Ospitalea – Larrialdi Zerbitzua


Sarrera

Arnasestuz datorren biriketako butxadura kronikoaren gaixotasuna duen 87 urteko gizonezkoa. Duela 4 egun eztula, eztarriko mina eta sukarraz hasi da. Bere anbulatorioko medikuak parazetamola, kodeina eta terbutalina jarri zizkion, hobekuntza eskasiarekin. Duela bi egunetik zorabioa dauka ohetik altxatzean. Goitikatu egin du gosaldu ostean eta sabeleko mina dauka. Ez du diuresi gutximenik, ortopnearik, ezta gaueko arnasestu paroxistikorik. Ez zaizkio hankak puztu. Ez du bularraldeko minik. Ez du txiza egitean klinikarik. Bere aurrekari pertsonalak: ez du botiken alergia ezagunik, tentsio altua dauka, ez du diabetesik, ez hiperlipemiarik. Erretzaile ohia da, biriketako butxadura kronikoaren gaixotasuna dauka (EPOC), giltzurruneko kolikoen errepikapena du. Gorputzaren miaketa: TA: 104/39, O2 Sat: % 89, 103 bihotz taupada minutuko, 20 arnasketa minutuko, 36,7ºC. Ez du jugular ingurgitaziorik, bihotzeko auskultazioan takikardia sinusala dauka, biriketako aireztapen eskasia, sabel, giltzurrunen perkusio eta hanken esplorazioa normala da. Gasometria arteriala: pO2 53, pCo2 33, pH 7,36, 18 bikarbonatoa Odol analisia: 5,66 kreatinina, 155 urea, 141 sodio, potasio 4, 0,15 troponina T, 682 Pro-BNP, 511 kreatinkinasa, 10,1 hemoglobina, 87 vcm, 29 hcm, 10900 leukozitoak (%86 neutrofiloak, %7 linfozitoak) Txiza (zundaketa ostean 200 ml): 150/uL hematiak, 27 sodioko mek/L, 58 potasioko mEk/L Sabel eta pelbiseko eskanerra: eskuineko birikako beheko lobuluan kondentsazio txiki bat, perikardioko isuri eskasia, giltzurrun kistikoak ditu. Toraxeko erradiografia: kardiomegalia, ez dago kondentsazio irudirik, Hemokultiboak jaso genizkion.

Helburuak

Pazientea hemodinamikoki egonkor eutsi eta bere gaitzaren iturria aurkitu da. Antibipoterapia egokia jarri.

Metodoak

Tratamendua: VMSK %28 O2, 500 ml-ko 3 suero fisiologiko, salbutamol eta ipratropioko bromurozko lainoztapena (nebulizazioa), gernuko zundaketa, zefotaxima eta lebofloxazino. Behaketan dagoelarik tentsio arteriala jaisten zaio, 80/30, 69/40, bihotz taupadak 117 ditu eta Hb 9,8 eta dopaminako perfusioa jartzen zaio eta zainketa berezietara daramagu. Bertan, zainetako presio zentrala neurtzeko bidea hartzen zaio. Dopaminarekin tentsioak mantentzen zaizkio eta giltzurrunetako funtzioa hobetzen hasten zaio kreatininaren nibela jaisten zaiolarik. Pazientea plantara pasatzen da sueroak eta antibiotikoak hartuz.

Emaitzak

EMAITZAK Hemokultiboa negatiboa, karkaixa negatiboa.

Ondorioak

ONDORIOAK Shock septikoa eta horren ondoriozko giltzurrunetako funtzio eskasia eta eskuineko birikako beheko lobuluan pneumonia. 23 egun pasata pazientea osaturik bere etxera doa.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan