Sindrome metabolikoa eskizofrenian
Egileak: Maier Rodriguez Zabaleta, Maika Valois Nuñez
Donostia Ospitalea - Psikiatria Zerbitzua
Sarrera
Ezaguna da antipsikotikoekin tratatzen diren gaixoek pisu igoera eta desoreka metabolikoa aurkezten dituztela. CATIE ikerkuntzaren arabera, prebalentzia %42,7koa da. Sabel inguruko obesitatea, intsulinari erresistentzia, hipertentsioa eta dislipemia, fisiopatologikoki elkarlotuta daude eta guztiak gaixotasun kardiobaskular eta diabetesarekiko arrisku faktoreak dira. Arrisku faktore talde hau, Sindrome Metaboliko bezala izendatu dute. Osasun publikoko konstruktu kategoriko hau finkatzeko irizpideak, NCEP ATPren erabakiz, hurrengoak dira: Gerri perimetroa: gizonezkoengan >102zm, emakumezkoengan >88zm. Triglizeridoak baraurik: >150mg/dl. Dentsitate altuko lipoproteinak (HDL): Gizonezkoengan <40 mgr/dl eta emakumezkoengan <50 mgr/dl. Presio arteriala >=130/>=85 Hgmm edo antihipertentsiboekin tratamendua. Glukosa baraurik: >=110mg/dl edo intsulina edo hipogluzemianteekin tratamendua. Gizonezkoengan, sindrome metabolikoa, gaixotasun eta heriotza arriskuaren ehuneko 25tik 50rako igoerarekin erlazionatuta dago.
Helburuak
Sindrome metabolikoaren aurrean, ikerkuntzan oinarritutako erabaki kliniko egokiak hartzen ikastea, psikiatria zein mediko arloan.
Metodoak
Jarduera klinikoaren gidaliburuen azterketa. Ebidentzia duten ikerkuntzen berrikusketa.
Emaitzak
Gidaliburuek zera diote:
Mediko arloko ikuspegitik edo Medikuntzaren arlotik:
1/ Sindrome metabolikoaren tratamenduaren lehenengo jomuga: obesitatea.
2/ Obesitatearen lehenengo tratamendua: pisua jaistea eta ariketa fisikoak
3/ Sindrome metabolikoko elementu bakoitza: bakarka tratatu.
Psikiatria arloko ikuspegitik edo Psikiatriaren arlotik:
1/ Prebentzioa: Heziketa + Baimen informatua + antipsikotikoa aukeratzeko, onura eta arriskuen azterketa + Monitorizazioa: ebaluaketa basal eta aldizkakoa.
2/ Pisua % 5a igotzen bada edo eta hipergluzemia edo dislipemia okerrera badoaz: Antipsikotikoa ordezkatu.
Ondorioak
Gidaliburuen gomendioak orokorregiak dira. Nola tratatu obesitatea eskizofrenian? Zein antipsikotiko aukeratu? Galdera hauei erantzuteko, ebidentzia maila bermatzen duen “EBM Reviews - Cochrane Database of Systematic Reviews Cochrane Schizophrenia Group”-n egindako bilaketan, hurrengoa ondorioztatzen da:
1/ Ez dago ebidentzia nahikorik obesitaterako botikak gomendatzeko.
2/ Kognitibo eta jokabide interbentzioa eraginkorra izan da pisua jaisteko, hala ere, ikerketa gehiago behar dira.
3/Olanzapina kendu eta antipsikotiko atipiko bat jartzean EDO, edozein antipsikotiko, Aripiprazolekin ordezkatzean, pisu eta gluzemia jaitsiera adierazgarria lortzen da, itsasgarritasuna eta eraginkortasunik galdu gabe.