Haurdunaren pisuaren eragina erditze-bidean
Egileak: Naroa Martinez Zilloniz, Marta Pastor Extremiana, Miren Diez Zapirain, Txanton Martinez Astorquiza, Jorge Burgos San Cristobal
Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioa - Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzua
Helburuak
HELBURUA
Haurdunaldiaren hasierako eta amaierako emakumearen gorputz masaren indizeak eta haurdunaldian zehar irabazitako pisuak erditze-bidean izan dezaketen eragina aztertzea.
Metodoak
METODOAK
2010. urteko ekaina eta abuztua bitartean 727 erditu berrirekin egindako ikerketa prospektiboa. Ikertu ziren aldagaiak haurdunaldiaren hasierako eta amaierako gorputz masaren indizea [MOEren arabera; gutxiegizkoa (<18,5), egokia (18,5-24,9), gehiegizkoa (25-29,9), loditasuna (≥30)], haurdunaldian zehar irabazitako pisua [gutxiegizkoa (≤7 kg.), egokia (7,1-14,9 kg.) eta gehiegizkoa (≥15 kg.)] eta erditze bidea izan ziren. Analisi estatistikoa Chi karratuaren bidez egin zen.
Emaitzak
EMAITZAK
Haurdunaldiaren hasieran, GMI 18,5etik beherakoa izan zen emakumeen ,38ean, 18,5-24,9 artekoa %64,91n, 25-29,9 artekoa ,79an eta ≥30ekoa ,97an. Zesarea tasa %9,1ekoa izan zen lehenengo taldean, %9,8koa bigarrenean, ,9koa hirugarrenean eta %21,5ekoa azken taldean. Erditze momentuko GMIri dagokionez, emakumeen %27,75ean 18.5-24,9 artekoa izan zen, %30,54an 25-29,9 artekoa eta %41,71ean ≥30ekoa. Lehenengo taldean, zesarea tasa %5,5ekoa izan zen eta erditze baginalak instrumentalak izan ziren kasuen ,6an. Bigarren taldean zesarea tasa %9,7koa izan zen eta erditze baginalen %26,4a instrumentalak izan ziren. Zesarea tasa ,4koa izan zen hirugarren taldean eta erditze baginal instrumentalena %24,6koa. GMI ez zen 18,5etik beherakoa izan kasu batean ere. Haurdunaldian zehar irabazitako pisuari dagokionez, erditu berrien ,49ak 7 kilo baino gutxiago irabazi zituen; zesarea tasa ,9koa izan zen talde honetan eta erditze baginal instrumentalena ,2koa. Emakumeen %65.22ak 7 eta 14,9 kilo bitartean irabazi zituen; hauetatik %8,2ak zesarea bidezko erditzea izan zuen eta gainontzekoetatik %22,3ak erditze baginal instrumentala. Kasuen %23,29an irabazitako pisua 15 kilo edo gehiago izan zen; zesarea tasa talde honetan ,1ekoa izan zen eta erditze baginal instrumentalak %31,4an.
Ondorioak
ONDORIOAK
Haurdunaren pisua erditze bidean eragina duen faktore bat da, izan ere, haurdunaldiaren hasierako GMI zesarea tasarekin erlazionatzen da eta haurdunaldian zehar irabazitako pisuak erditze mota baldintzatzen du. Guzti honengatik, garrantzitsua litzateke parametro hauek hertsiki kontrolatzea.