Euskal Herriko Historiaurreko gaixotasun erreumatologikoak
Egileak: Natalia Rivera Garcia, Olaia Fernandez Berrizbeitia, Eduardo Ucar Angulo, J. Miguel Aranburu Albizuri
Basurtuko Ospitalea - Ikerkuntza Saila - Erreumatologia Zerbitzua
Sarrera
Longar nekropolis neo-eneolitikoa Vianan (Nafarroa) kokatzen da (2495 ± 70 K.a. eta 2630 ± 90 K.a.). Inguru honetan adin oroko eta sexu bietako ehun norbanakoren gorpuak baino gehiago berreskuratu dira, horien artean jaio berriak, umeak, nerabeak eta helduak zirenak.
Zonalde honetan ikusitako heriotza-tasa altua eta bizi-iraupen laburra historiaurreko edozein herritakoen antzekoak dira. Hezurrak eta hortzak denboran zehar ondo kontserbatzen dira oso erresistenteak baitira. Hori dela eta, paleopatologia ikerketetan hezurrak eta hortzak oinarrizko informazio-iturri ditugu. Bestalde, gaitz erreumatologikoak maiz agertzen dira historian zehar eta ikerketa paleopatologikoak egiten ditugu gure arbasoen bizi kondizioak aztertzeko.
Helburuak
HELBURUAK
Longarren bizi izan ziren gizakien bizi kondizioak eta osasun egoera ezagutu ikerketa paleopatologiko baten bitartez.
Metodoak
MATERIALAK ETA METODOAK
5.435 giza-hezurdura eta 2.062 hortz identifikatu dira eta deskribapen zehaztua eta sistematizatua egin da.
Emaitzak
EMAITZAK
-Gizakiek traumatismo ugari azaltzen dute (hausturak, hernia diskalak, esku eta oinetako artropatiak) eta zonalde geografiko latzean bizi ziren. Ondorioz, Longarren bizi izan ziren gizakiek kondizio zailak eta bizi kalitate txarra zituztela esanarazten du gure ikerketak.
-Orbitako baheketan Osteoporosirik ikusi ez genuenez, elikaduran kaltzio eta D bitamina nahikoa hartzen zutela dirudi. Zenbait hanka-hezurretan ikusitako Harris lerroek denboraldi batzuetan oso gutxi jaten zutela adierazten dute.
-Heriotza dakarten lesio batzuk zituzten pertsonek bizirik irauten zuten laguntzarik gabe. Horren arabera, populazio honetan euren gaixoak zaindu egiten zituzten.