Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

21. Osasun Jardunaldiak: Ikerkuntza: ezagutzatik ekintzara

Heziketa diabetologikoa adineko gaixoengan

Egilea: Rakel Santos Conde

Zumarragako Ospitalea - Endokrinologiako Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Heziketa prozesu guztiek osasuna eta pertsonen bizitzarentzat onurak dituzte bai sozialki eta bai ekonomikoki ere. Diabetes Mellitusa duten pertsonek, beraien gaixotasunaren parte hartze aktiboaren beharra bermatzen dute hamaika ikerketek. Gehienetan ospitaleko egonaldi eta konplikazio kroniko eta akutuen jaitsiera ematen dela diote. Gaur egungo bi ikerketek (DCCT eta UKPDS) heziketa diabetologikoa egitearen garrantzia frogatu dute. 260.000 pertsona Euskadin diabetikoak dira eta hauetako asko 65 urtetik gorakoak, hau da, adinekoak. Zahartzaroa etengabeko prozesu biologikoa da, honekin batera, eguneroko bizitzako ekintzak aurrera eramateko gaitasun sentsorialen gain-beherakada bat dago. Kontzeptu berriak ulertzeko eta hainbat ekintza egiteko zailtasunari, batzuk pairatzen duten isolamendu soziala eta maila ekonomikoaren galerari gehitzen badiogu, ulertu dezakegu, intsulinizazioarekin hasteko orduan, adineko pertsona, arrisku handikoa dela. Horregatik heziketa diabetologikoa egitean, paziente bakoitzaren egoera mentala, ekonomikoa eta sozialari moldatzea ezinbestekoa izango da.

Helburuak

HELBURUA Adineko pertsonak, laguntzarekin edo/eta laguntzarik gabe, intsulinarekin jarritako tratamendu berriaren erabilpen egokia egitea.

Metodoak

METODOAK Heziketa hau banakakoa izango da, bai gaixoaren bai laguntzailearen parte hartzea bultzatuz. Kontsultan egingo da heziketa, aurretik tratamendu berria jartzearen irizpideak azalduko dizkie endokrinologoak. Egokitua izan beharko da, modu erraz eta pixkanakako batean emango da. Gaixoak izan ditzakeen ikusmen, entzumen, ezintasun psikologiko edota fisikoak kontutan hartu beharko ditugu.

Emaitzak

EMAITZAK ETA ONDORIOAK Zumarragako ospitalean endokrinologiako kontsultan intsulinizatu diren adineko gaixoek, tratamendua nola eta zertarako erabili behar duten jakingo dute. Tratamendu berri honekin kontutan hartu behar dituzten zainketa bereziak ere ezagutuko dituzte. Ondorio bezala esan, heziketa diabetologikoa jasotzen duten gaixoen osasun emaitzak, jasotzen ez dutenenak baino hobeak izango direla aurreikusten da.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan