Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

4.1. Anemia ferropenikoa haurdunaldian eta honi aurre egiteko interbentzio dietetiko-nutrizionala

Egileak: Aritz Urdampilleta Otegui, Jackeline De Andres Eciolaza, Saioa Gomez Zorita, Cristina Martinez Null, Jose Luis Manjon Caballero, Almudena Fernandez Vicente, Joaquin Duran Carro, Jaime Marcos Cabrerizo, Laura Cancelo Diaz, Joaquin Duran Cantolla, Carlos Egea Santaolalla

EHU-Gasteiz. Farmazia Fakultatea. Farmazia eta Elikagaien Zientzien Departamentua; Osakidetza. Arabako Unibertsitate Ospitalea. Txagorritxu. Jakintza Alor Anitzeko Loaren Unitatea.


Sarrera

Anemia ferropenikoa biztanleria orokorrean eragin handiena daukan patologietako bat da, garapenean dauden herrialde zein herrialde industrializatuetan ematen delarik. Anemiaren eragin erreala ezagutzen ez den arren, munduan 2000 milioi anemiadun pertsona existitzen dira (WHO, 2010). Arazo honek garapen bidean dauden herrialdeetan garrantzi handiagoa dauka, emakumeen -30ak pairatzen duela pentsatzen da eta haurdun daudenetan anemia ferropenikoa pairatzen dutenak %40-70 bitartean izatera iritsi daitezke (Mora, 1998). Emakumearen ugaltze gaitasuna murrizten duela ikusi da (Dalton-Hill, 2005).

Helburuak

Haurdunaldian anemia ferropenikoa izateak, haurrarengan zein amarengan dituen eraginak aztertu eta hau ekiditeko interbentzio dietetiko-nutrizional egokiena bilatu nahi da, klinikan erabiltzeko.

Metodoak

Errebisio bibliografiko lan bat gauzatu da PubMed, Scielo, eta Science Direct datu baseak erabiliz ondorengo hitz kodeekin: “Anemia ferropenikoa/ haurdunaldia/ dieta/ burdin erabilgarritasuna”.

Emaitzak

Herrialde industrializatuetan, emakumetan ematen diren etengabeko dieta hipokaloriko eta dieta alternatibo berrien ondorioz burdin ingestio baxuagoak dira edota absortzio mugatua daukate, elikagai jakin batzuen kontsumoagatik, hala nola: zerealak (zuntz asko daukatenak), kafea edo esne asko hartzea (Hallberg, 2001). Burdin urritasun anemia garatzeari lotutako faktore nagusiak honako hauek dira: haurdunaldiaren hasiera burdin erreserba eskasekin eta aldi horren bitartean ekarkin eskasak, pisu baxua jaiotzean, edoskitze esklusiboaren iraupen murritza eta behi esne jariakorrerako sarrera goiztiarra, burdin erabilgarritasun baxuko dietak zein dietara haragi sarrera berantiarra (Duran, 2007). Jaio eta laugarren hilabetetik aurrera, haurraren hazkundeak burdin erreserben murriztea errazten du, honek, eskakizunak betetzeko ekoizpen exogenoaren dependentzia handiagoa dakar. Ekarpen egokia orekatzen ez bada, biltegiak murriztuta aurkituko dira bizi denborako seigarren hilabetetik aurrera, eta murrizte hau lehenago gertatuko da umea goiztiarra izan bada (Dallama, 1986). Urtebetetik beherako haurrek 8-9 hilabetetik aurrera, euren dieta burdin dietetikoa duten elikagaietan aberastea beharrezkoa da. Barazkijaleen burdin erreserbak baxuagoak dira (Ball, 1999). Barazkijaleek burdin urritasun ez anemikoa izateko probabilitate altuagoa dute (12 ug/l azpiko fertitina serikoa, baina hemoglobina kontzentrazio normalekin) orojaleek baino, burdin xurgapena barazkijaleetan, biltegiak baxuago edukitzeagatik, areagotuta agertu daitekeen arren (Wilson, 2009). Burdin defizita duen amaren egoerak, umearen burdin biltegietan eta ondoren sortuko duen esnean izango du eragina. Ume goiztiarrak eta burdin defizita daukaten amen umeak burdin biltegi murriztuekin jaioko dira. Amaren esneak burdin gutxi baina erabilgarritasun oso altua dauka eta %60ko xurgapena izatera iritsi daiteke (Gonzalez-Urrutia, 2005).

Ondorioak

Anemia ferropenikoaren etiologia multifaktoriala da, baina berebiziko garrantzia izan dezakete ohitura dietetikoek-nutrizionalek: 1) Haurdunaldian zehar amak burdin absortzio handiko elikagaiak hartu behar ditu (haragikiak, hemoa) eta esnekiak otordu nagusietatik aldendu. Hala nola, barazki jatorriko burdina (Ez-hemoa) bitamina C duten elikagaiekin elkartu (laranja zukua, kiwiak, piper gorria…). 2) Jaio osteko lehenengo 6-12 hilabeteetan amaren edoskitzea garrantzitsuena da, amaren esneak duen burdina hemo motakoa eta honen xurgapena handia delako (%30-80).

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan