Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

4.3. Bisaz gidatutako anestesia

Egileak: Unai Ortega Mera, Miren Zuriñe Lauzirika Jauregui, Iratxe Gonzalez Larrabe, Aitziber Etxebarria Agorria, Sorkunde Telletxea Benguria, Ana Maria Barandika Bilbao

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea.


pdf  4.3. Bisaz gidatutako anestesia

Sarrera

Anestesiologoentzat, hainbat urtetan zehar, gaixoari ebakuntza egiten ari direla esnatzea, buruhauste handia izan da. Anestesia “ez egokia” identifikatzeko hipertentsioa, negarra edo takikardia bezalako seinale klinikoak erabili dira. Farmako gehienek, burmuinean eragiten dute eta hauen funtzioa neurtzeko, ez dago monitorizaziorik. Honen ondorioz, ikerketen helburuak, konortea galtzearen denbora, amnesia edo anestesiatik errekuperatzeko denbora bezalako parametro klinikoak neurtzea izan da. Bisak burmuinaren uhinak aztertzen ditu. Hauek esnatuta edota lo gaudenean aldatu egiten dira. Zenbat eta sakonago lo egon, gero eta motelagoak dira uhinak.

Helburuak

Ikerketa honek, bisaz zuzendutako anestesiaz errekuperatzeko denbora neurtu du.

Metodoak

Lan hau burutzeko, bi taldetan banatutako 50 gaixok parte hartu dute. Lehenengo taldekoei, anestesia zuzentzeko bisa jarri zaie eta bestekoei ez, talde bietako anestesia berdina izanik. Loak hartzeko propofol hipnotikoa erabili da eta anestesia mantentzeko gas anestesikoak (sevofluoranoa).

Emaitzak

Bisak loaren sakontasuna eta honen arabera behar zen beste farmako erabiltzen lagundu gaitu. Bisa jarritakoek begiak 2,4 minutu azkarrago zabaldu zituzten eta extubazioa 3,05 minutu lehenago egin zen.

Ondorioak

Azken hamarkadan, anestesiak gaixoaren segurtasunari zuzendutako aurrerapen ugari izan ditu. Gaixoak ebakuntzan zehar esnatu ez daitezen laguntzen gaituen aurrerapen teknologikoa handia izan dela esan dezakegu. Bisak farmakoak hobeto titulatzeko laguntzen gaituenez, farmako gutxiago behar ditugu eta gaixoak arinago esnatzen dira.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan