Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

4.8.Leptina: apetituan, gorputzeko gantz-ehunekoan eta obesitatean duen eragina

Egileak: Saioa Gomez Zorita, Aritz Urdampilleta Otegui

EHU-Gasteiz. Farmazia Fakultatea. Farmazia eta Elikagaien Zientzien Departamentua; EHU-Gasteiz. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietako Fakultatea. Heziketa Fisikoa eta Kirolerako Departamentua.


Sarrera

Adipozitoak ehun adiposoan dauden zelulak dira, energia pilatzeaz gain, aktibitate parakrino eta endokrinoa agertuz, adipokina deritzaten molekulak askatzen dituena. Askaturiko adipokinen artean ondokoak aurki ditzakegu: adiponektina, bisfatina, apelina, omentina edo leptina (Clément, 2009). Egun adipokina hauen eragina ikerle askoren abiapuntu dira, interesagarrienetako bat leptina da. Leptina hitza bera grekozko leptos-etik (argala) dator.

Helburuak

Ikerlan honek, Leptinaren garrantzia apetitua, gorputzeko gantza ehunekoan eta obesitatean duen eragina aztertzea du helburu.

Metodoak

Errebisio bibliografiko lan bat gauzatu da PubMed, Scielo, eta Science Direct datu baseak erabiliz ondorengo hitz kodeekin: “leptina, adipokinak, apetitua, gantza ehunekoa, obesitatea”. Honetaz gain, elur maluten estrategia erabili da.

Emaitzak

Leptinak garrantzi handia du balantze energetikoaren erregulazioan, apetitua edo gosea eragotzi eta energia gastua handiagotzen du, ase efektua eragin eta gantz galera ekarriaz (Marti, 2009). Arratoietan egiaztatu da administratze sistemikoak nahiz periferikoak apetitu galtzea eta gorputz pisuaren gutxitzea eragiten dutela. Honen arrazoia peptido orexigenoen (gosea handiagotzea) gaineko eragina zentrala dela da, hau da, melanina, orexina, eta agoutiarekin erlazionatuta dagoen proteinako galaninaren kontzentratzaile den Y neuropeptidoaren jarioa gutxitzen da, hots, kokainaren edo anfetaminaren transkripzioaren erregulatzaileen antzerako anorexigenoen moduan (Aleixandre, 2008). Animalietan nahiz gizakietan leptinaren odoleko kontzentrazioak, gorputzean dagoen masa adiposoaren adierazgarri dira (Botella, 2001; Simón, 2006). Baraurik, edo murrizte kaloriko baten ondoren, leptina mailak jaitsi egiten dira, honek apetitua areagotu eta gastu energetikoa gutxitzen du, metabolismo basala ere jaitsiz (Simón, 2002). Balantze energetiko positibo egoeran aldiz, leptina mailak handiagotu egiten dira, oxigeno kontsumoa, termogenesia eta tasa metabolikoa handiagotuz (Martí, 2009). Era berean, lipolisiaren eta gantz azidoen oxidazioaren estimulatzaile indartsua da, lipogenesia inhibituz (Reidy, 2000). Triglizeridoak murrizten ditu pankrean, gihar eskeletikoan eta gibelean. Horrela, gantz-azido poliinsaturatuen (GAP) kontsumoak eragina dauka leptina mailetan (Hynes, 2001). Nerabezaroan sartzeke dauden eta obesitatea duten gazteek leptina maila altuagoa dute pisu normala daukaten haurrekin alderatuz, intsulina erresistentziarekin gertatzen den bezala (Gil, 2004). Hala ere, leptinaren administrazio exogenoak gehienez ere %5ean bakarra izango lukeela eragina ikusi da (Fariña, 2005). Gaur egun leptinaren zeregina, energia biltegien eta sistema immunearen arteko loturatzat hartzen da. Honen defizitak edo eraginaren gabeziak immunosupresioa eragin dezake, obesitatean gertatzen den bezala. Giza obesitatean, jaiotzetiko leptinaren defizita dela medio, T-linfozitoen emaitza baxua ikus daiteke, disfuntzio metaboliko eta neuroendokrinoez gain. Paziente hauetan, leptina tratamendua eragingarria da pisua jaisteko eta T-zelulen aktibazioa normaltasunera itzultzeko balio du (Sanchez, 2006).

Ondorioak

Leptina apetituan (anorexian), obesitatean, zein zenbait infekzio egoeretan duen eragina oso garrantzitsua izan daiteke. Hala ere gehiago ikertzea beharrezkoa da, gaixotasun hauetan burutzen dituen mekanismo akzio zehatzak oraindik ez baitaude guztiz argi gizakietan buruturiko ikerketetan.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan