Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.7. Ekografoak hallux valgux ebakuntzarako anestesian

Egileak: Miren Zuriñe Lauzirika Jauregi, Aitziber Etxebarria Agorria, Iratxe Gonzalez Larrabe, Unai Ortega Mera, Sorkunde Telletxea Benguria

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea. Anestesiologia, Bizkortzea eta Minaren Tratamendurako Unitatea.


Sarrera

Ebakuntza osteko mina gutxitzeko anestesia lokorregionala oso teknika erabilgarria da, hallux valgux ebakuntzan hanka bakarra belaunetik behera soilik lokartzen delako, gaixoa gerritik behera anestesiatu beharrean. Teknika hau burutzeko nerbio estimulazioaz gain, ultrasoinuen laguntza erabiltzea bogan dagoen gaia da. Abantailen artean konplikazioak gutxitzea, teknika burutzeko denbora murriztea eta dosiak gutxitzea daude, nerbioak ultrasoinuekin ikusteak teknika asko errazten duelako.

Helburuak

Helburu nagusia ekografoaren laguntzak blokeoa burutzeko denbora murrizten duen eta konplikazio kopurua gutxitzen duen aztertzea izan da.

Metodoak

Galdakao-Usansolo Ospitalean hallux valgux ebakuntza izan duten gaixoen anestesia teknika aztertu da. Urtero batez beste mota horretako 200 ebakuntza egiten dira. Horietatik, Konparaketa-ikerketa eginez 25-65 urte arteko 50 gaixo aztertu dira, bi talde aleatorio eta konparagarri eginez. (ASA I-II, parte hartu nahi zutenak eta inkesta betetzeko gai zirenak). 25 kasuetan ekografia erabili gabe eta 25etan ekografia erabilita blokeo ziatikoa burutu da, gune popliteoan, hallux valgux ebakuntza baino lehen. Anestesiologo berberak burututa blokeoa egiteko denbora eta konplikazio kopurua (arteria ziztatzea, blokeoaren eraginik eza, ziztada bat baino gehiago eman behar izatea) neurtu dira. Alta eman baino lehen gaixo guztiei inkesta bat egin zitzaien gaixoei teknika anestesikoa burutzean jasandako mina, ziztada kopurua eta analgesia maila galdetuz, teknikaren teknikari buruzko iritzia jakiteko.

Emaitzak

Ekografoa erabili zenetan ez zen konplikaziorik egon. Beste taldean aldiz 7 kasuetan gertatu ziren (3tan odol hodia ziztatzea, kasu baten anestesiaren eragin ez-osoa eta 3 kasutan teknika burutzeko ziztada anitzak ematea). Ekografoaren taldean teknika burutzeko denbora batez beste 6 minutu izan zen (beste taldean aldiz 15 minutu), gaixoen iritzia askoz hobea izan zelarik (Ekografoaren taldean puntuazioa osoa 7,9 puntukoa izan zen batez beste, bestean aldiz 6,7 puntu.

Ondorioak

Gure inguruan ekografia erabiltzea teknika segurua eta erabilgarria dela ematen du, hala ere hau baieztatzeko ikerketa gehiago beharko dira. Teknologia berriak lagungarri zaizkigu anestesia teknikak arindu eta gaixoaren satisfazioa handitzeko.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan