Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.9. Erizaintzako lan karga neurtzen duen Nursing Activities Score eskalaren ezarketa zainketa intentsiboetako bi unitateetan

Egileak: Maitane Bergaretxe Bengoetxea, Goiatz Etxabe Unanue, Maialen Echepetelecu Hernando, Erika Badiola Saralegui, Alazne Iribarren Martin, Ikerne Uria Uranga, Miren Auzmendi Irazoqui

Osakidetza. Donostia Unibertsitate Ospitalea. Zainketa Intentsiboen Unitatea.


Sarrera

Erizaintzako lan karga balioesten duten eskalek lan karga objetiboki zenbatekoa den ezagutzeko eta era berean Zainketa Intentsiboen Unitateko (ZIU) langileen beharra zehazteko balio dute. Modu honetara, erizain baliabideen erabilera egokia eta kalitatezko zainketen eskaintza bideratzen dute. Hasieran, erizain lan karga Nine Equivalents of Nurse Manpower (NEMS) eskalaren bidez neurtzen zen, eskala hau esku-hartze terapeutikoetan oinarritua dago. NAS eskalak zainketen denborak zehaztasun gehiagoz neurtzen zituela ikusi ondoren, erizain taldeak NEMS eskalaren ordez, NAS eskalaren erabilera abian jartzea erabaki zuen.

Helburuak

ZIUko langileen heziketa, Nursing Activities Score (NAS) bete eta honen eguneroko erregistroa gauzatzeko.

Metodoak

Donostia Unibertsitarioan Ospitale (DOU) eta Fundación Alcorcón Ospitale Unibertsitarioko (FAOU) ZIUetan NASaren ezarpenari buruzko ikerketa deskribatzailea da. FAOUn 2007ko urrian ezarri zen NAS sistema, horretarako prestakuntza jaso zuten erizainen bidez. DOUn berriz prozesua 2010eko martxoan hasi zen eta bi aldi izan zituen; lehenengo, prestakuntzako bi saio egin ziren eta ondoren egokitzapenerako bi hilabete izan zituzten. Aro horretan sorturiko arazoei erantzuna eman nahian, zerbitzuko plataforma informatikoan gestiorako foro bat sortu zen.

Emaitzak

Prestakuntzako saioetan 108 erizainek hartu zuten parte DOUn eta beste 8 erizainek FAOUn. FAOUn 2007ko urrian gauzatu zen eguneroko erregistroa eta DOUn aldiz 2011eko urtarrilean.

Ondorioak

Trebakuntza saioak egin arren, NAS betetzerakoan balorazio subjektiboa duten item batzuk badirenez, erizainen artean ideiak bateratu beharko lirateke. NAS sistemaren erabilera egokirako prestakuntza saioak maiztasunez egitea beharrezkoa litzateke.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan