Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.18. Kardiobertsioa: agurtu itzazu arritmiak!

Egileak: Amaia Abendibar Aurrekoetxea, Maria Jesus Uriarte Urkijo, Elena Badiola Renteria, Miren Begoña Abendibar Aurrekoetxea

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea. Zaintza Intentsiboetako Unitatea.


Sarrera

Kardiobertsioa, EKGren R uhinean txoke elektriko sinkronizatu bat ematea da, arritmia kardiakoak zuzentzeko edo bideratzeko helburuarekin.

Helburuak

Kardiobertsioaren helburu nagusia, arritmia kardiakoak zuzentzea da, erritmo sinusal jakin bat lortuz. Teknika hau, medikazioaren bidez ezer lortzen ez denean erabiltzen da. Indikazioak: Fibrilazio Aurikularra, Flutter Aurikularra, Takikardia aurikular paroxistikoa eta Pultsudun Takikardia bentrikularra.

Metodoak

4 pausu jarraitu behar dira: 1. MATERIALA PREST EDUKITZEA: -Monitorizazio elektrodoak -Botatzeko elektrodo itsasgarriak -Monitore bifasiko konprobatua -Oxigeno-maskara eta betaurrekoak -Guedel hodia eta anbua eskura edukitzea -RCP karroa eta intubazio-materiala -EKG aparatua -Zain kateterizaziorako materiala -Medikazio lasaigarria: fentanilo eta propofola -Larrialdietarako medikazioa: atropina eta adrenalina -Konpresa eta furazin pomada 2. GAIXOAREN PRESTAKUNTZA: -Gaixoaren identifikazioa ziurtatzea -Gaixoari teknikari buruzko informazioa ematea -Gaixoa lasaitzea -Erizain grafikoa zabaltzea -6-8 ordu baraurik dagoela konprobatzea -Haginordeak eta bitxiak kentzea -Oxigenoa jarri beharrezkoa bada -Konstanteak hartzea: bihotz-frekuentzia, TA eta O2 saturazioa -EKG egitea erritmoa konprobatzeko -Zain-kateterra konprobatzea -Koagulazio maila konprobatzea -Burukoa kendu eta ohe-burua jaistea 3. TEKNIKA MARTXAN JARRI -Gaixoa gorantza begira dagoelarik, gerritik gora biluztu eta monitorizatzea -Monitore bifasikoa era sinkronizatuan jartzea: konprobatu QRSa nabarmentzen duela -Elektrodo itsasgarriak jarri: bata, eskumako klabikula azpian esternoiarekiko paralelo, eta bestea bihotzeko apexean -Konstanteak hartu -Oxigenoa kendu -Medikuak karga aukeratuko du -Medikazio lasaigarria administratu medikuak esaten duenaren arabera -Gaixoaren kontzientzia konprobatu -Pertsona guztiak ohetik urrunduta daudela konprobatu -Deskarga egin -Erritmo sinusalean sartu den konprobatu. Horrela ez bada, deskarga berriro errepikatu beharko da, karga handiagoa erabiliz (3 aldiz gehienez, 2-3 minutuko tarteekin) 4. KARDIOBERTSIO OSTEKO ARRETA -Oxigenoterapia jarri, anbuarekin eman beharrezkoa bada -Konstanteak kontrolatu, pazientea guztiz errekuperatu arte -EKG egin -Gaixoaren kontzientzia maila kontrolatu -Furazin pomada eman deskarga izan den tokian eta konpresak jarri -Adi egon konplikazioak ager ez daitezen -Pazienteari informatu prozedura amaitu dela eta galdetu min edo arazorik duen

Ondorioak

Kardiobertsioak bere konplikazioak dituen arren (enbolismo sistemikoa, hipotentsioa, erredurak, EAP, erritmo alterazioak,…), konplikazio hauek %5era baino ez dira iristen. Arrakasta aldiz, %90 inguruan dabil. Hori dela eta, kardiobertsioa, arritmia kardiakoak hobetzeko prozedura garrantzitsuan bihurtu da eta erizainaren papera hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa iruditzen zaigu gure lana dokumentatua egotea.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan