Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.20. Lesio muskulueskeletikoak kontsultetako osasun langileetan

Egileak: Mª Mar Zarate Sañudo, Mª Cruz Hernandez De La Granja, Josefa Arana Basterrechea, Olaia Fernandez Berrizbeitia, Jose Miguel Aramburu Albizuri

Osakidetza. Basurtu Ospitalea. Erreumatologia Zerbitzua.


Sarrera

Basurtu Ospitaleko Kanpo Kontsultetako osasun langileek lesio muskulueskeletiko ugari erakutsi dituzte azken urteotan. Historia klinikoek pisu handia dute eta bestalde, jende asko etortzen da egunero kontsultetara. Bi arrazoi hauek, bertako langileek jasaten dituzten lesioen arrazoi izan daitezke. Lesio muskulueskeletiko hauen artean honako hauek izaten dira ohikoenak: lepoko mina, sorbaldako mina (tendinitisa, tendoien haustura), ukondoko, eskumuturreko eta eskuko lesioak (humeroko epikondilitisa edo epitrokleitisa, tunel karpianoaren sindromea eta tenosinobitisa). Guzti horretaz gain, estresa eragiten duten egoerak egoten dira, hala nola, ordutegia bete beharra, pazienteak kontrolatu beharra eta historia klinikoak beti prest egon behar izatea. Hau dela eta, langileak gaizki senti daitezke bere lantokian, zenbait kasutan deprimitu ere egiten dira eta ondorioz, laneko absentismoa handitu egiten da.

Helburuak

Kanpo kontsultetako osasun langileen artean lesio muskulueskeletikoak eta estresa eragoztea.

Metodoak

Langileek Ospitalean jasaten dituzten lesio muskulueskeletikoak diagnostikatzeko, Ospitaleko mediku espezialistarenera jo behar dute eta honek zenbait froga eskatuko ditu azterketa sakon baten ondoren: 1. Odol analisia 2. Erradiologia teknikak: erradiografia sinplea, erresonantzia magnetikoa edo eskanerra 3. Ekografia muskulueskelitikoa eta atal bigunena. Azken hau erreumatologoek burutzen dute euren eguneroko kontsultetan, inolako erradiaziorik gabe. Behin diagnostikoa eginda, langilea osasuntsu egoteko berriro ere tratamendu espezifikoa ipiniko dio medikuak. Horretarako botikak, atsedena edota errehabilitazioa ditugu eskuragarri. Pazientea egoera estresagarrien aurrean gogaikarri sentitzen bada, medikuak laguntza psikologikoa eskainiko dio.

Emaitzak

Kanpo Kontsultetako langileetan ematen diren lesioak aztertu ondoren, lesio muskulueskeletikoak eta estres kasuak handitu egin direla konfirmatzen da.

Ondorioak

Kanpo Kontsultetako osasun langileek lesio fisiko zein psikologiakoak aurkezten dituzte euren eguneroko betebeharretan. Azterketa honen bitartez, lesioak ekiditeko prebentzio protokoloak ezinbestekoak direla ikusten da. Horretarako zenbait ideia garrantzitsu daudela deritzogu: - Lesio muskulueskeletikoak eman ez daitezen prebentzio-neurriak behar dira - Historial klinikoak digitalizatu behar dira, paperen pisua ekiditeko - Lanean gorputzeko jarrera osasuntsuak eta luzatzeak ikasteko ikastaroak - Erlaxazio eta psikearen kontrola maneiatzeko ikastaroak

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan