Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

5.21. Modu anitzeko analgesiaren ebaluazioa eskuineko kolon ebakuntza laparoskopikoaren ondoren

Egileak: Iratxe Gonzalez Larrabe, Joseba Gonzalez Garcia, Zuriñe Lauzirika Jauregi, Aitziber Etxebarria Agorria, Unai Ortega Mera, Sorkunde Telletxea Benguria

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea. Anestesia eta Bizkortze Zerbitzua.


Sarrera

Kirurgia laparoskopikoak kirurgia irekiak baino min gutxiago eragiten du ebakuntzaren ondoren eta ez da teknika hain oldarkorra. Zauri kirurgikoan faszia-arteko kateter bat jartzea gaur egun opiazeoekin egiten den tratamenduaren hautabidea izan daiteke.

Helburuak

Faszia-arteko kateterra eta ohiko analgesia duten gaixoen artean analgesia maila eta behar izan duten aparteko morfina dosien kopurua neurtzea eta konparatzea.

Metodoak

20 pazienteekin ikerketa pilotu, prospektibo eta errandomizatua egingo dugu Galdakao-Usansolo Ospitalean: 1. IKASKETAN SARTZEKO BALDINTZAK: 18 urte baino gehiago izatea, eskuineko kolon laparoskopikoaz operatua izatea eta ikasketan parte hartzea onartzea. 2. IKASKETATIK ATERATZEKO BALDINTZAK: pazienteak ez onartzea, amida edo pirazolonei alergia izatea, laparotomia egin behar izatea, anputazio abdominoperineala egin beharra, opiazeoen kontsumitzaile kronikoa izatea, larrialdi kirurgia izatea eta pazientearen asaldura kognitiboa. Bi taldetan banatuko ditugu aztertutako pazienteak: A Taldea: metamizola etengabeko perfusioan eramango dute eta behar izanez gero, pazienteak eskatutako aparteko morfina dosiak emateko aukera. B Taldea: ebakuntza egunean, zulo anitzeko faszia-arteko kateterra jarriko da zauri kirurgikoan eta etendura gabeko perfusioa levobupivakaina %0,25rekin. Gainera, A taldean jarri den metamizola perfusioan eta pazienteak eskatutako aparteko morfina dosiak emateko aukera. Azkenean, erabilitako morfina kantitate osoa neurtuko da ebakuntza egin eta bi egunetara.

Emaitzak

Oraingoz, 8 kasu baino ez ditugu aztertu. Kasuak Morfinaren gutxieneko dosia (mg-tan) Morfinaren gehieneko dosia (mg-tan) Morfina dosi totala bi egunetara (mg) A Taldea 4 6 30 22 B Taldea 4 0 10 7

Ondorioak

“p”ren balioa p=0,0796 da momentuz. Nahiz eta estatistikoki esanguratsua ez izan, faszia-arteko kateterra eraman duten pazienteetan morfina gutxiago erabili dela nabari da.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan