Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

22. Osasun Biltzarra: Osasun-langileon erronka berriak

4.0 5-erizain laguntzailearen lankidetza fibromialgia tratatzeko diziplina anitzeko taldean

Egileak: MÂȘ Cruz Hernandez , Mar Zarate , Arantza Larrazabal , Raquel Cantalapiedra , Olaia Fernandez , Jose Miguel Aranburu

Erreumatologia Zerbitzua. Basurtuko Ospitalea


Sarrera

Fibromialgiak ondoeza sortzen duen gaixotasuna da. Min orokorra aurkezten dute pazienteek, batez ere muskulu, lotailu eta tendoietan; eta atzamarrekin sakatzean zenbait puntutan mina areagotzen da. Giltzadurak, ordea, ez ditu kaltetzen. Emakumezkoetan maizago ematen da. Honako klinika aurkezten dute orokorrean: atsedenarekin hobetzen ez den neke iraunkorra, lo egiteko arazoak, goizeko zurruntasuna eta bestelako sintoma fisikoak zein psikikoak. Nerbio sistema zentralak estresaren aurrean sortzen duen erantzuna aldatuta dute eta zenbait substantzia jariatzean aldaketak erakusten dituzte, hala nola,neurotransmisoreak, endorfinak…; ondorioz, minaren pertzepzioa handiturik dute, eta honen adierazpen psiko-fisikoa dugu fibromialgia. Antzinatik ezagutzen den gaitza da, baina azkenengo urteotan bogan dago. Bere diagnostikoa klinikoa da bakarrik eta beste gaixotasun batzuekin egin beharko dugu diagnostiko diferentziala (polimialgia erreumatikoa, polimiositia, artritis erreumatoidea,…), baina fibromialgian analitika eta beste probak normalak izan behar dira. Orain arte, behar bezalako tratamendurik ez da agertu.

Helburuak

Erizain laguntzaileak diziplina anitzeko talde honetan duen zeregina aurkeztu nahi dugu: pazienteak kontatzen duena entzun, gidatu eta behar duen sostengua eman fibromialgiaren tratamendurako. Protokoloaren erabileraren emaitzak balioztatu.

Metodoak

Basurtuko Ospitaleko Erreumatologia Zerbitzuan Fibromialgiaren tratamendurako diziplina anitzeko protokolo bat erabiltzen da. Tratamendurako pausu batzuk jarraitzen dira: 1- Pazientea eta bere familia informatu eta gidatu, bere gaixotasuna zertan datzan uler dezaten. 2- Psikoterapia. 3- Muskuluen berreziketa landu, mailakako ariketa erlaxagarrien eta aerobikoen bidez. 4- Loaldiaren hobekuntzarako teknikak erakutsi. 5- Analgesikoen erabilera Bi urtean (2008-09) 130 pazienterekin lorturiko emaitzak balioztatu nahi genituen, horretarako kontsultan erabiltzen den eskala analogiko bisuala kontuan hartu genuen.

Emaitzak

Protokolo honetan, erizain laguntzaileak betebehar garrantzitsua du. Alde batetik pazientea eta familia informatzen dituelako eta bestalde, tratamenduan parte aktiboa jarraitzen duelako. Hori dela eta, kontsulta pertsonalizatu egiten dugu, harreman sendoagoa sentitzen duelarik pazienteak eta parte hartzen du modu zuzenean bere tratamenduan, eboluzioa eta bizi-kalitatea hobetzen direlarik.

Ondorioak

Gure 130 pazienteko taldean, honako hau ikusi genuen: 1.Patologia hobetu ulertzen zuten. 2.Botika gutxiago hartu behar zituzten, kontsulta. bakoitzean egindako inkestaren arabera. 3.Nola sentitzen ziren adierazteko erraztasun gehiago zuten. 4.Eskala analogiko bisualaren eta bizi-kalitatearen hobekuntza

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan