23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
5.19 Mendiko altuerako gaitza eta honek eragindako buruko mina ekiditeko jarduera fisikoa hipoxian egitearen eragina goi mailako mendizaleengan
Egileak: Aritz Urdampilleta Otegui, Adrian Odriozola Martinez, Saioa Gomez Zorita
Farmazioako Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
Sarrera
Alpinismoa, gure ingurunean oso errotuta dagoen jarduera fisikoa da eta altitude handietara bidaiatzen duten mendizaleen kopurua asko handitu da. Era berean, mendi garaietara (3000 metrotatik goragokoetara) eginiko igoera bizkorrek (hala nola, goi-mendiko salbamendu-taldeak, mendira egonaldi motzetarako doazen turistak), Mendi Gaitz Akutuaren (MGA) %67ko intzidentzia eragin dezakete (Durmont, 2003; Wagner, 2006; Perce, 2005).
Mendi garaietara igo eta 6-12 ordutara agertu ohi dira MGAaren lehenengo sintomak: buruko mina, anorexia, insomnioa, apatia, neke-sentsazioa, digestio- arazoak edota goragalea, zorabioak eta bertigoa bezalako kalteak (Serrano- Dueñas, 2000). Sintomatologia honek eta honen areagotzeak, bizia arriskuan jarri dezaketen bi gaixotasunetara eraman gaitzakete: garun eta biriketako edemara.
MGAren prebentzioa zaila da eta 3000m-tik gora MGA intzidentziarik gabe aritzeko, aurre-aklimatazio 4-7 egun behar direla irizten da (Stephen, 2010). MGAren prebentziorako, hainbat aklimatazio-estrategia erabiltzen dira eta Ginkgo Biloba bezalako sustantziak edo azetazolamida bezalako botikak aztertu dira (Imray, 2010), hauek aldi berean bigarren mailako arazoak ekar ditzaketelarik (Urdampilleta, 2012).
Helburuak
Euskal Herriko mendizaleek mendi garaietara egin nahi dituzten espedizioak prestatzeko eta gure ingurune orografikoan mendien altuera mailak 2000m azpikoak direla ikusirik, 3000m-tik gorako aklimatazio-prozesua bultzatzea ezinezkoa da. Ondorioz, ikerketa honek aldizkako hipoxian eginiko jarduera fisikoko programa baten eraginkortasuna ikustea du helburu.
Metodoak
Parte hartzaileak: Mendi garaietara zihoazen 15 mendizale federatu.
Bazterketa irizpideak: aurreko 3 hilabetetan 3000m-tik goragoko mendietan ez ibili izana eta tratamendu farmakologikoren bat hartzen ez egote izatea.
Aldagaiak eta neurriak hartzea: MGA neurtzeko Louise Lakuaren Eskalaren (LLE) bitartez, parte-hartzaileak 10 orduz hipoxia normobariko egoeran 4500m-ra lo egon aurretik eta ondoren emaniko puntuazioa neurtu zen. LLE-ren balorazio subjektiboan, buruko minean 3 puntu edo gehiagoko emaitza lortzen duenean, MGA pairatzen duela irizten da. Era berean, loaldian gorputzeko odoleko oxigeno saturazio-mailak eta bihotz-maiztasuna ere neurtu ziren.
Interbentzioa: GO2 Altitude denda hipoxia normobarikoa eragiten duen sistema da (konpresore sistema baten bidez, bertan dagoen oxigeno kontzentrazio-mailak jaisten ditu, hipoxia egoera sortuaz). Honen barruan 4500-5500m altuerara, mendizale guztiek entrenamendu saioak egin zituzten. Programak, hasteko, 60 minutuko iraupeneko 4 saiotan zetzan 3 astetan, 12 saio eginaz. Saio hauetan bizikletan erresistentzia aerobikoa eta indar-ariketa lanak egin zituzten.
Emaitzak
MGA-ren prebalentzia-programa egin ostean, %36,33an murrizten da, hasierako prebalentzia 0koa izanik (p<0,01).
Buruko minaren prebalentzia 2,27± 0,24ko puntuaziotik 0,64± 0,20ra jaisten da (p<0,01).
Loaldiko bihotz maiztasuna 83,77-tik 71,64-ra jaitsi zen (p<0,001) eta oxigenoaren saturazio mailak handiagotu egin ziren tratamenduaren ondoren,
%71,64tik %83,75ra (p<0,01).
Ondorioak
Hipoxia-egoeran ariketa fisikoko programa honen emaitzak, altuerako aklimatazio-egokia adierazten duten adierazletzat hartu daitezke. Hortaz, protokolo honek, altitude efektuengatik, Mendi-Gaitz Akutua pairatu dezaketen pertsonentzako prebentziozko aurreaklimatazio-sistema bezala balio lezake.
Bibliografia
De Aquino V, Moreira HC, Tomatieli RV, Martuscelli J, Tufic S, Tulio M. . Effects of exposure to altitude on neuropsychology aspects: a literature review. Revista Brasileira de Psiquiatria 2009:32:70-6.
Dumont L., Tramer M.R., Lysakowski C., Mardirosoff C. and Kayser B. (2003) Efficacy of low- dose acetazolamide for the prophylaxis of acute mountain sickness. High Alt Med Biol. 4:399.
Hackett PH, Roach RC. High-altitude illness. New Engl J Med 2001;345:107- 14.
Imray C, Wright A, Subudhi A,Roach R. Acute Mountain Sickness: Pathophysiology, Prevention, and Treatment. Progress in Cardiovascular Diseases 2010;52(6): 467-84.
Pesce C, Leal C, Pinto H, Gonzalez G, Maggiorini M, Schneider M, Bartsch P. Determinants of acute mountain sickness and success on Mount Aconcagua (6962 m). High Alt Med Biol 2005; (6):158-66.
Roach R, Greene, Hackett. Artearial Saturation for prediction of acute montain sickness. Aviat Space Environ Med 1998;69:1182-5.
Schneider M, Bernasch D, Weymann J, Holle R, Bartsch P. Acute mountain sickness: influence of susceptibility, preexposure, and ascent rate. Med Sci Sports Exerc 2002;(34):1886-91.
Serrano-Dueñas M. Mal de montaña agudo: características clínicas de una cohorte de 615 enfermos. Med Clin 2000;(115):441-5.
Shoonman G, Sandor P, Nirkko A, Lange T, Jaerman T, Dydak U et al. Hypoxia-induced acute mountain sickness is associated with intracellular cerebral edema: a 3 T magnetic resonance imaging study. Journal of Cerebral Blood Flow & Metabolism 2008;(28):198-206.
Sigues P, Brito J, Leon-Velarde F. Intermittent work at hight altitude: a new epidemiological situation. International Journal of enviroment and helth. 2007;(4):595-607.
Stephen R, Muza B, Beidleman A, Fulco FS. Altitude Preexposure Recommendations for Inducing Acclimatization. Hight Altitude Medicine vs Biology 2010;11(2):87-92.
Urdampilleta A, Martinez-Sanz JM. Riesgos médico-nutricionales y planificación dietética en el alpinismo. Revista Motricidad. European Journal of Human Movement, 2012;28:35-66.
Wagner DR, Fargo J D, Parker D, Tatsugawa K, Young T A. Variables contributing to acute mountain sickness on the summit of Mt Whitney. Wilderness Environ Med 2006;(17):221-8.