Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

4.7 Genetikaren eragina kirolean eta osasunean

Egileak: Adrian Odrioloza Martinez, David Celorrio Herrera, Aritz Urdampilleta Otegui

1 NUTRIAKTIVE. Kirolerako Aholkularitza Zientifiko-Teknikoa. Genetika, Elikadura eta Kirola Saila. 3 Fisiologiako Saila. Farmaziako Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU). Vitoria-Gasteiz.


Sarrera

Nola eragiten du genetikak norberak kirolean duen errendimenduan? Jakintza honetatik zer etekin praktiko atera daitezke kirolean eta osasunean? Eta zer kalte ondorioztatu daitezke gaizki erabiliz gero, demagun, dopin genetikoaren bidez?

Helburuak

Lan honen helburua genetikak kirolean duen garrantziaren ikuspegi orokor bat eskaintzea da, bai kirolean eta bai osasunean dituen aplikazioak eta mugak adieraziz.

Metodoak

Helburu honekin, gaur egungo azterketa bibliografikoa aurkezten dugu. Horretarako, PUBMED bilatzailea erabili da ingeleseko ondorengo hitz gakoekin: "genetic", "sport performance", "genetic doping". Era berean artikulu gehiago batu ahal izateko, elur maluten estrategia ere erabili da.

Emaitzak

Urtez urte gero eta ikerketa-lan gehiago argitaratzen badira ere gai honen inguruan, gutxitan frogatu ahal izan da orain arte geneen eta kirolaren arteko erlazio fidagarria: ACE, HIF, EPO eta miostatina beste batzuen artean [Sharp NC, 2010].

Geneek norberaren sasoian eragin dezakete, bai entrenamendurik ezean eta bai entrenamenduarekin dugun emaitzan. Era berean, lesioak izateko probabilitatean eta errekuperazio-prozesuarekin zerikusia izan dezakete, edota bakoitzak kirola egiteko duen joeran [Puthucheary Z, 2011]. Horren ondorioz, geneen eta kirolaren arteko erlazioen jakintzak aplikazio desberdinak izan ditzake: gaitasunen antzematea, kirol orientazioan, kalteen prebentzioan eta sendaketan, eta entrenamendu pertsonalizatuen programazioan.

Goraipatzekoa da, bestetik, kirol errendimenduan eragiten duten gene alelo batzuek –populazio orokorrean nahiko arruntak dira, gainera– eragina izan dezaketela osasunean ere, onerako edo txarrerako [Mills M, 2001].

Azkenik, adierazi beharra dago Dopin Genetikoak izan dezakeen garrantzia. Bere ondorioak oraindik zehaztu ezin ditugun arren, detekzio-metodo baten premia dago, eta osasunean eragin ditzakeen kalteei buruzko informazioa eta gogoeta etikoa hedatu behar dira.

Ondorioak

Genetikaren eta kirolaren arteko erlazioak aztertzen dituen zientziaren hastapenetan gaude, eta, hauei buruzko jakintzarekin batera, hau da gene jakinen eta kirolaren arteko erlazioa argitzen den heinean, handituz doa bere garrantzia bai kirolean eta bai osasunean ere.

Bibliografia

Puthucheary Z, James R.A. Skipworth J.R.A , Rawal J, Loosemore M, Someren KV and Montgomery H.E., Sports Med 2011; 41 (10).

Mills M, Yang N, Weinberger R, Vander Woude DL, Beggs AH, Easteal S, North K (2001) Differential expression of the actinbinding proteins, a-actinin-2 and _3, in different species: implications for the evolution of functional redundancy. Hum Mol Genet 10:1335–1346.

Sharp NC (2010). The Human Genome andSport, Including Epigenetics, Gene Doping, and Athleticogenomics. Endocrinol MetabClin North Am, 39(1): 201-15.

McKanna TA, Toriello HV (2010). Gene Doping:The Hype and the Harm. Pediatr Clin North Am, 57(3): 719-27.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan