23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
4.14 Nerabeentzako txertoak gure datuetan
Egileak: Nerea San Miguel Bengoa, Arrate Bengoa Gorosabel, Edurne Altube Arabiurrutia, Purificación Telleria Viana, Elena Goicoechea Manso, Ane Plazaola Cortazar, Iñaki Urgoitia Uribe
Bergarako OZ
Sarrera
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 1979. urtean jaso zituen Osasun Publikoaren transferentziak. Hasieratik, txertaketa-programa bat sortzea eta haurren txertaketa-egutegi bat finkatzea izan ziren haren lehentasunak.
1986an Haurren Txertaketarako Aholku Batzordea sortu zen, eta lehen Txertaketa Egutegia onartu zen.
1993-94 ikasturtean, B hepatitisaren aurkako txertoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. ikasturtean hasi zen jartzen.
Azkeneko urteotan bi aldaketa egon dira:
Alde batetik, 2007. urtetik, neskei umetokiko lepoko minbiziaren kontrako txertoa jartzen zaie. Eta, bestetik, 2013. urteaz geroztik, 13 urterekin ematen zaio bukaera neska-mutilek hartzen duten B hepatitisaren aurkako txertaketari.
Osasun Publikoaren helburuen artean txertaketa-estaldura bermatzea dago. Gaur egunera arte, Euskadin txertaketa-estaldurak oso maila altuan eutsi zaio, ia beti % 90etik gora.
Bestalde, gizartean txertoekin zalantzak sortu dira, eta bereziki txerto berriekin. Azkeneko urteotan, komunikabideetan txertoen aurkako mugimenduak agerian gelditu dira, eta, era berean, gehiago dira gure kontsultan txertoei buruzko galderak.
Helburuak
Bergarako Osasun Zentroko azkeneko hamaika urteetako estaldura ezagutu eta aztertzea.
Metodoak
Azkeneko hamaika urteetako Eskola Osasuneko Programaren Osasun Sailera bidaltzen diren datuak.
Emaitzak
B hepatitisaren txertoa
Ikasturtea |
02-03 |
03-04 |
04-05 |
05-06 |
06-07 |
07-08 |
08-09 |
09-10 |
10-11 |
11-12 |
12-13 |
Neska-mutilak |
135 |
116 |
148 |
139 |
141 |
136 |
158 |
178 |
150 |
156 |
18 |
Aurretik txertatuta |
8 |
4 |
11 |
19 |
9 |
15 |
7 |
13 |
5 |
13 |
0 |
Negatiboa |
3 |
2 |
1 |
4 |
4 |
1 |
1 |
4 |
4 |
7 |
0 |
Estaldura. % |
98 |
98 |
99 |
97 |
97 |
99 |
99 |
98 |
97 |
96 |
100 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Papilomaren birusaren txertoa
Ikasturtea |
07-08 |
07-08 |
08-09 |
09-10 |
11-12 |
12-13 |
Neska |
66 |
92 |
70 |
92 |
67 |
87 |
Aurretik txertatuta |
0 |
1 |
0 |
1 |
1 |
0 |
Negatiboa |
2 |
8 |
2 |
8 |
5 |
6 |
Estaldura. % |
97 |
91 |
97 |
91 |
92.5 |
93 |
|
|
|
|
|
|
|
B hepatitisaren estaldura, Gipuzkoa
Ikasturtea |
02-03 |
03-04 |
04-05 |
05-06 |
06-07 |
07-08 |
08-09 |
09-10 |
10-11 |
|
96,4 |
96,5 |
95,4 |
95,6 |
96,5 |
95,4 |
95,6 |
93,6 |
92.7 |
Papilomaren birusaren estaldura, Gipuzkoan
Ikasturtea |
07-08 |
08-09 |
09-10 |
10-11 |
|
91.4 |
93.6 |
86.4 |
87.6 |
Ondorioak
B hepatitis txertoaren estaldura altua da, eta horrela eutsi zaio azkeneko hamaika urteetan.
Umetokiko lepoko minbiziaren txertoaren estaldura B hepatitis txertoaren estaldura baino baxuagoa da, baina betiere %90etik gora dago.
Eta bukatzeko, gure estaldura Gipuzkoako estalduraren antzerakoa da.
Bibliografia
Memoria Gipuzkoa (pdf, 1,39 MB) - Osakidetza - euskadi.net www.osakidetza.euskadi.net/r85.../es/.../2011_gipuzkoa.pdf [PDF]
KOPIA OSOA Bizkaia 2011 Zaintza epidemiologikoa - euskadi.net
www.euskadi.net/r33-2288/eu/.../2011_bizkaia_osoa.pdf
http://www.irekia.euskadi.net/assets/a_documents/2703/23112012_ Euskadiko_haurren_txertaketa-egutegi_berria.pdf?1353667928
Berria_info - Auzitan segitzen duen txertoa_archivos