Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.14 Erradio-arteriatik eginiko bihotz-kateterismoaren konplikazio baskularren analisia

Egileak: Maitane Bergaretxe Bengoetxea, Miren Auzmendi Irazoki, Erika Badiola Saralegui, Maialen Echepetelecu Hernando, Goiatz Etxabe Unanue, Alazne Iribarren Martin, Ikerne Uria Uranga

Zainketa Intentsiboetako Unitatea. Donostia Unibertsitate Ospitalea


Sarrera

Bihotz-kateterismoa prozedura erradiologiko inbasiboa da: arteriatik kateter bat sartzen da arteria koronarioetaraino zein bihotz-barrunbeetaraino ailegatzeko, eta haien diagnostikoa eta tratamendua egin ahal izateko. Teknika amaitutakoan, konpresioa egin behar da ziztadaren gunean, hemostasia erradialerako gailuen bidez.

Helburuak

Bihotz-kateterismoaren ondoriozko konplikazio baskular lokalak antzeman, gure Zainketa Intentsiboetako Unitateko (ZIU) konpresio eta ondorengo deskonpresio erradial pneumatikoaren protokoloa jarraituz (TRband® gailuaren bidez).

Metodoak

Behaketazko ikerketa prospektiboa. Jarduera-eremua: Donostia Unibertsitate Ospitalea (DUO) ZIUko ardura koronarioetako unitatea. Epealdia: 2012-10-22tik 2012-12-02ra. Lagina: ikerketaren epealdian bihotz-kateterismo proba egindako gaixo guztiak. Aldagaiak:

1. Soziodemografikoak: adina, sexua, gorputz-masaren indizea (GMI), arrisku kardiobaskularrak (hipertentsioa, diabetesa, tabakismoa, hiperlipidemia).

2. Kateterismoaren teknika: koronariografia, angioplastia eta Stent-

aren ezarketa.

3. Lan-protokoloa:

1. taldea: heparinarik ez; 2 orduko erradio-konpresioa.

2. taldea: heparina bai; 4 orduko erradio-konpresioa.
 

Emaitzak

72 paziente hartu ziren; Adina: 64,64±12,48 urte; Sexua: gizonezkoak: %77,8; GMI: 26,4±3,6; Arrisku kardiobaskularra: hipertentsoak %61,1, erretzaileak
%25, diabetikoak 1, hiperlipidemiak %44,4.

1.  taula:  Kateterismoaren  teknikaren  aldagaiak  maiztasun  absolutuan adierazita (%).

 

1. kateterismoa 

2. kateterismoa

 

(N= 72)

(N= 70)

Koronariografia

70 (%97,2)

15 (%20,8)

Angioplastia

50 (%69,4)

11 (,3)

Stent

42(%58,3)

11(,3)

Eskuineko erradio-arteria

54 (%75,0)

9 (,5)

2. taula: Konplikazio baskular lokalak maiztasun absolutuan adierazita (%).

 

1. taldea (heparinarik ez)

p

2. taldea (heparina bai)

P

1. kateterismoa N=70

n

18 (%25,00)

 

52 (%72,20)

 

Berriz puztea odolusteagatik

3 (%4,28)

0,4366

10 (,28)

0,7391

Hematoma

1 (%1,42)

0,1614

15 (%21,42)

0,2016

2. kateterismoa N=15

n

3 (%4,20)

 

12 (,70)

 

Berriz puztea odolusteagatik

1 (%6,66)

1,0000

3 (%20,00)

0,5165

Hematoma

1 (%6,66)

0,5165

2 (,33)

0,1538

 

Ondorioak

TRband® gailuaren laguntzaz konpresio pneumatikoa egiteko protokoloa erabili arren, konplikazio baskular lokalak agertzen dira: erradio-arteriaren odolustea zein hematoma. Hori ikusita, gure protokoloan hainbat aldaketa egitea aurreikusi dugu, besteak beste, arteria erradialean egiten den konpresioaren iraupenean, deskonpresioaren erritmoan edo pneumoa puzteko sartzen den haize kopuruan. Hori guztia konplikazio baskularren intzidentzia murrizteko eta haiek identifikatzeko asmoz.

Azken Berriak

Testu laburren Feuse Saria - 2026
Helburua FEUSE Sarien helburua, farmazia edota osasunaren arloko gaien euskarazko dibulgazioa egitea eta hauek ezagutaraztea da. Sariak Lehenengo saria: 300€ko saria, ziurtagiria eta lana Farmaberri aldizkari elektronikoan argitaratz...
Euskara ere osasun publikoa da
Noticias de Navarra egunkarian agertutako gutuna (guk itzulita): Euskara ere osasun publikoa da Heldu den martxoaren 7an eginen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (ISPLN) Medikuntzako hiru lanpostu betetzeko oposizioetar...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan