Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.24 Kasu klinikoa

Egileak: Ainara Iriarte Rodríguez, Irune Fernandez Rived, Irune Tubia Barberia, Leire Zelarain Yeregui

Sanduzelai Osasun Zentroa IFR, CHN Digestivo saila AIA, Txantrea Osasun Zentroa ITB, Burlata Osasun Zentroa LZY


Sarrera

25 urteko gizonezkoa. 18 urte zituenetik sabeleko min orokorra dauka, oka egiten du egunean 2-15 alditan, 30 minuturo, batez ere goizez eta ez diete tratamendu medikoei erantzuten. Ur beroko dutxa luzeekin mina arintzen da, dutxa hauek konpultsiboki hartzen ditu, hobeto sentitzeko. Sabeleko mina eta okak, denbora aurrera egin ahala areagotzen dira. Goizean ez du gosaltzen mina daukalako, eta pisua galdu du. Bitan ingresatu behar izan dute, oka dela eta pairatu duen deshidratazioagatik.

Zeri ematen diozu garrantzi gehien? Aurrekari pertsonalak:

1. Sukar-krisiak urte batekin. Valproatoz tratatua urte batez.

2. 21 urterekin lanean hasi zen

3. Kanabisa erretzen du, 18 urtetik

4. Alkohola asteburutan hartzen du

5. Pakete eta erdi tabako erretzen du

Familia aurrekariak: bai gurasoek eta bai ahizpak kanabisa erretzen dute, pazientea baino neurri txikiagoan, sintomarik gabe

Helburuak

Diagnostiko eta tratamendu egokiak bilatu.

Metodoak

Zer egingo zenuke?

1.- Esplorazioa: konstante normalak, Bihotza eta birika: normala. ABD: lesio eritemato-erretikularrak sabelean, presioarekin argitzen ez direnak, ur- erredurek sortuak. Biguina, masa eta megaliarik gabekoa, progresio soinuak, ez du minik ukitzerakoan, eta ez du peritoneoko irritazio-zeinurik.

Ez du edemarik zangoetan. Zer eskatuko zenioke?

Analitika: hemograma + biokimika arrunta + ekografia + erradiografia
normalak izan zirenak.

Azkenean, koadro klinikoa zela eta: analitika (amilasa, lipasa, tirotropina, immunoglobulinak, AAG, antitiroideoak, ANA, PCR, gastrina serikoa, porfobilinogeno, porfirina totala, koproporfirina, uroporfirina 24 h, katekolaminak gernuan, H eta C hepatitisen virusa, immunoeskasiaren virusa…)

2.- Anisakis, gantza gorotzean, D-xilosaren absortzioa, laktosaren tole- rantzia, H. pilory testa.

3.- Rx, ekografia, trantsito gastrointestinala, enema opakoa, gammagrafia, kolonoskopia, ekoendoskopia anestesiarekin, biopsia duodenala.

4.- EKG, EEG.

Interkontsultak: neurologia, alergologia, psikiatria, digestio aparatua, kirurgia, barne-medikuntza.

Tratamendu alternatiboak planteatu ziren: homeopatia, dietista, psikologoa.

Emaitzak

Kanabisaren kontsumoa etetea proposatu zitzaion. Mina berehala desagertu zen. Berriz kontsumitzen hasi zenean, berriz agertu ziren sintomak.

Ondorioak

Nahiz eta kanabisa oka ez egiteko erabiltzen den, botagura ere sor dezake.

Kontsumoari buruz galdetzea garrantzitsua da, eta eragina kontuan hartu.

Dutxarena kontuan hartu ez zen datu garrantzitsu bat da.

Proba asko izan zaizkio gaixoari (eta zuzeneko eta zeharkako gastuak eragin).

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan