Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

4.4 Esku-oin-aho gaixotasuna eta onikomadesia 2012. urtean Gernika-Lumoko pediatria kontsultatan

Egileak: María José Correa García, Ainhoa Larrakoetxea Zuloaga, Xabier Txakartegi Etxebarria

Gernika-Lumoko Osasun Zentroa


Sarrera

Esku-oin-aho gaixotasuna (EOAG) enterobirusek sorturiko gaixotasun exantematikoa da. Coxakie A16 da eragile nagusia, baina beste enterobirus batzuek ere sor dezakete.

Orofaringean besikulak agertzen dira eta esku, oin eta ipurmasailetan lesio makulopapularak, besikulak edo pustulak ager daitezke sarritan sukar arinarekin batera. Onikomadesia atzazal matrizearen inflamazio eta min gabeko askatze akutua da eta Chicagon deskribatu zen lehenengoz 2000 urtean.

EOAGa ez da larria izaten, baina enterobirus 71agatik denean nerbio- sistema zentralean kaltea, miokardiopatia, shock-a eta heriotza sor daitezke.

Helburuak

2012 urtean Gernika-Lumon izandako EOAGaren ezaugarriak berrikustea eta onikomadesi-kasuak deskribatzea dira helburuak.

Metodoak

2012 urtean adin pediatrikoan Osabiden EOAG moduan sailkatutako episodioak ikertu dira, gaixotasuna pasa ondoren familiei telefono-deialdia egin eta lortutako datuak SPSS 15.0 sistemarekin aztertuz.

Emaitzak

Gernika-Lumon 2012an EOAGa pairatutako 86 umeren datuak lortu dira. Gaixotasun hau 4tik 88 hilabete bitartekoa umeengan eman da, batez bestekoa 20,65 hilabetekoa izanik. %58 mutilak dira, %70 haurtzaindegira joaten da eta %90 iraila eta urria bitartean gertatu dira.

Erdiak ez du sukarrik izan eta eduki dutenen artean %65ak 38,5ºC- tik beherakoa izan du 3 egun baino gutxiagotan. %94ak esku, oin eta ahoan izan dituzte lesioak eta %37ak onikomadesia izan dute EOAGtik 1-4 hilabetera, %59ak bigarren hilabetean izanik. Onikomadesien batez bestekoa 3,9 izan da eta bi umeri atzazal guztiak erori zaizkie.

Gaixoen familiengan 20 kasu egon dira eta erdia helduengan izan dira.

Ez da onikomadesi eta sukarraren intentsitatearen arteko erlaziorik aurkitu, bai ordea haren eta sukarraren iraupenarekin.

 

Ondorioak

1- EOAGa arina izan ohi da gure inguruan.

2- Adin guztietan gerta daiteke.

3- Gaixotasun   arin   baten   gainean   telefonoz   burututako   ikerketa retrospektiboak hutsuneak ditu, aldagai batzuk zehazteko orduan.

4- EOAGan onikomadesia sarri ematen da eta azpidiagnostikatua  dago berandu gertatzen delako eta familiak garrantzirik ematen ez diolako.
 

Bibliografia

Abzug MJ. Enterovirus no polio, En: Behrman, Kliegman, Jenson, ed. Nelson tratado de pediatría 17ºed. Elsevier; 2006.p.1042-1048.

Ortiz E. Patología oral más frecuente, En: Muñoz MT, Hidalgo MI, Clemente J, Pediatría extrahospitalaria 4ºed.Ergon; 2008.p.1050-1051.

Bracho MA, González-Candelas F, Valero A, Córdoba J, Salazar A. Enterovirus Co-infections and Onychomadesis after Hand, Foot, and Mouth Disease, Spain, 2008. Emerging Infectious Diseases • ww.cdc.gov/eid • Vol.17, No.12, December 2011.

Wei SH, Huang IP, Liu MC et al. An outbreak of coxsackievirus A6 hand, foot, and mouth disease associated with onychomadesis in Taiwan, 2010.l. BMC Infectious Diseases 2011, 11:346.

Zhang Y, Zhu Z, Yang W et al. An emerging recombinant human enterovirus 71 responsible for the 2008 outbreak of Hand Foot and Mouth Disease in Fuyang city of China. Virology Journal 2010, 7:94.
Monto M.D, Eng-Rin C et al. An epidemic of Enterovirus 71 infection in

Taiwan. The New England Journal of Medicine 1999;13:341:929-931.

Shikuma E, Endo Y, Fujisawa A et al. Case Report Onychomadesis Developed Only on the Nails Having Cutaneous lesions of Severe Hand-Foot-Mouth Disease. Case Reports in Dermatological Medicine Volume 2011, Article ID 324193, 2 pages.
 

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan