Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

5.11 Eragindako entzumen potentzialak haurrengan

Egileak: Olatz Olaziregi Zabaleta, Lorea Imirizaldu Monente, Lorea Gonzalez Rojas, Ruben Peinado Jaro

Nafarroako Ospitalegunea


pdf  5.11 ERAGINDAKO ENTZUMEN POTENTZIALAK HAURRETAN

Sarrera

Eragindako Entzumen Potentzialak (EEP), garun enborreko entzumen bidearen zatia aztertzen duen froga diagnostiko objektibo eta errepikagarria da.

Ez da kolaborazio aktiborik behar (audiometria tonaletan bezala) eta kontzientzia maila (loa adibidez) edo farmakoek ez dute eraginik erantzunetan.
 

Helburuak

Indikazio nagusitzat haurren entzumenaren balorazio objektiboa egitea duen teknika neurofisiologiko honen azalpena egitea, eta beste erabilerak eta mugak azaltzea.

Metodoak

Egunean dauden gida internazional eta idazki ezberdinen azterketa.

Emaitzak

EEPak sortzeko aurikular batzuen bitartez eragiten diren klik soinuak erabiltzen dira (frekuentzia guztiak jasotzen dituztenak). Helduen erregistro estrategia berdina erabiltzen da (10-20 elektroentzefalografia-sistemaren arabera A1, A2 eta Cz), adinaren eta garezurraren ezaugarrien arabera (fontanela adibidez) kokapena egokituaz. Erregistroa garbia izan dadin, haurrak erlaxatua egon behar du, entretenituta (musika, telebista,...) edo lo.

Horrela, oso egonkorrak diren 5 erantzun agertzen dira nagusiki, entzumen- bidearen zenbait puntutan sortuak. Belarriak banaka eta soinu-intentsitate ezberdinetan estimulatuaz, EEPak jasotzen dira; erantzunen presentzia, latentzia  eta  intentsitate-latentzia  kurbak  aztertuz.  Entzumenaren  arazo konduktibo mota ezberdinek erantzunen ezaugarriak aldatuko dituzte.

Entzumen-sistema haurrengan lehenengo garatzen den bide sentsoriala da.

EEPak 25 asteko haurdunaldia izan duen haur batean jaso daitezke (latentzia altuko eta tamaina txikiko erantzunak badira ere) eta helduen balioak 2-3 urtetarako lortzen dira.
 

Ondorioak

Nagusiki, EEPak haurren entzumenaren garapena baloratzeko erabili ohi dira, baina beste hainbat egoeratan ere erabilgarriak dira:

- Entzumen bideko zein garuneko lesioak izateko arriskua duten haur goiztiarrak.

- Nerbio sistemaren zein entzumenaren garapenean arazoak izateko arrisku handia duten haurrak (arazo perinatalengatik): jaiotzeko pisu baxua, hipoxia perinatala, Apgar baxua, anomalia kraneofazialak.

- Koman dauden haurren ebaluazioa, Eragindako Potentzial Somatosentsorialekin batera.

- Hitz egiteko arazoak dituzten haurren ikerketa, hipoakusiaren diagnostiko goiztiarra egiteko.

- Beste batzuk: fetopatia toxikologikoetan (alkohola, kokaina, …), erdi- belarriko otitisaren tratamenduaren balorazioa, etab.
 

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan