23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
5.22 Ikassasoi, eskolako umeengan jarduera fisikoa bultzatzeko irungo komunitate proiektua
Egileak: Izaskun Odriozola Roteta, Nerea Garate Villanueva, Junec Gonzalez Cruz, Pedro Iturrioz Rosell, Lourdes Arriaga Goirizelaia, IƱaki Iturrioz Rosell
Dunboa O.Z. (IOR), Irun-Centro O.Z. (NGV,JGC, LAG), UDMFyC-Gipuzkoa (PIR), Irungo Udala (IIR).
Sarrera
Jarduera fisiko eza munduko biztanleriaren eri-hilkortasunaren laugarren faktore eragiletzat hartzen da.
Jarduera fisikoa sustatzeko hainbat maila eta esparrutan eragiten duten eta elkarren artean koordinatzen diren programak eraginkorragoak direla ikusi da.
Horregatik, Irungo eskolako umeen jarduera fisikoa bultzatzeko IkasSasoi programa planteatzen dugu.
Helburuak
Jarduera sedentarioen denbora murriztuz Aktibili gomendioak (jarduera fisikorako euskal plana) lortzen duen eskolako umeen kopurua gehitzea.
Metodoak
1. Diseinua:
2013 eta 2014 urteetan zehar egingo den esku-hartze programa komunitarioa, 4 hilean behin aldizkako ebaluazioa eginez.
2. Itu-biztanleria:
12-16 urte bitarteko Irungo eskoletako biztanleak.
3. Eragile komunitario kolaboratzaileak:
- Irungo Udala.
- Bigarren hezkuntzako ikastetxeak.
- Osasun Zentroak, Gipuzkoako Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritza.
- Kirol-enpresak, gimnasioak eta abar.
4. Jarduera-plana:
- Diagnostiko-fasea.
- Esku-hartzearen diseinu-fasea.
- Gauzatze-fasea.
5. Jarduera-esparruak: eskola, osasuna, familia, komunitatea eta hirigintza.
Emaitzak
Lanerako plana eta kronograma:
1. Diagnostiko-fasea:
1.1. Ohituren inguruko inkesta
1.2. Talde fokalak
1.3. Mugatzaileen azterketa
2. Esku-hartze fasea:
2.1. Estrategien azterketa
2.2. Esku-hartze proposamenen lanketa
2.3. Eskaintza eta aukeren dinamizazioa
3. Ebaluazio fasea: Jarduera fisikoan eta jarrera sedentarioan emandako
aldaketen balorazioa.
Ondorioak
IkasSasoi programa komunitarioaren garapenarekin honako hau espero dugu:
1. Gazte aktiboen kopurua gehitzea.
2. Jarduera fisikoa egiteko aukerak gehitzea.
3. Jarduera fisikoarekiko jarrera hobetzea.
Jarrera sedentarioak eta jarduera fisikorako mugak murriztea.
Bibliografia
Global health risks: mortality and burden of disease attributable to selected major risks. Geneva, Organización Mundial de la Salud, 2009.
Organización de las Naciones Unidas. Declaración Política de la Reunión de Alto Nivel de la Asamblea General sobre la Prevención y el Control de las Enfermedades No Transmisibles. Seguimiento de los resultados de la Cumbre del Milenio. Tema 117 del programa. 2011.
Global Advocacy Council for Physical Activity, International Society for Physical Activity and Health. La Carta de Toronto para la Actividad Física: Un Llamado Global para la Acción. 2010.
Organización Mundial de la Salud. Estrategia mundial sobre régimen alimentario, actividad física y salud. OMS, 2006.
Commission of the European Communities. White paper on a strategy for europe on nutrition, overweight and obesity related health issues. Bruselas 2007.
Grupo de trabajo “Health & Sport” de la Unión Europea. Directrices de actividad física de la UE: Actuaciones recomendadas para apoyar la actividad física que promueve la salud. Bruselas, 2008.
Daugbjerg S, Kahlmeier S, Racioppi F, Martin-Diener E, Martin B, Oja P, Bull, FC. Promotion of physical activity in the European region: Content analysis of 27 national policy documents. Journal of Physical Activity and Health, 2009; Vol 6, p. 905-917.
Bull, F.C., Bellow, B., Schöppe, S. and Bauman, A.E., ‘’Developments in National Physical Activity Policy: an international review and recommendations towards better practice’’, Journal of Science and Medicine in Sport, 7(1), 1st April 2004, 93-104.
Oficina Regional Europea de la Organización Mundial de la Salud. Review of physical activity promotion policy development and legislation in European Union Member States. OMS, 2010.
Oficina Regional Europea de la Organización Mundial de la Salud. Promoting sport and enhancing health in European Union countries: a policy content analysis to support action. OMS, 2011.
Baumann A., Finegood D., Matsudo V. International perspectives on the physical inactivity crisis. Structural solutions over evidence generation? Preventive Medicine 49 (2009) 309–312.