Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...

4.1 2012an identifikatutako infekzioak Mendaro Ospitaleko Mikrobiologiako Laborategian, 18 urte arteko pertsonetan

Egileak: Joxe Mari Manterola Martija, Jesus Alustiza Martinez, Juan Jose Idoeta Kiernan, Nerea Kortazar Arizaga, Maria Angeles Gonzalez Martinez, Miren Aranzazu Zubizarreta Urreta, Ana Cendoya Osa

Mendaro Ospitalea. Debabarreneko ESI


Sarrera

Debabarrena Eskualde Sanitario Integratuan (ESIn) bizi diren pertsonen infekzioak identifikatzeko laginak aztertu dira ESIko erreferentzia-zentroa den Mendaro Ospitaleko Mikrobiologiako laborategian.

Helburuak

2012an, zein infekzio gertatu diren Debabarreneko ESIn, 18 urte arteko pertsonetan, eta zein mikroorganismo izan diren eragileak jakitea.

Metodoak

Infekzioak ohikoak diren metodoen bitartez identifikatu dira Mendaro Ospitaleko Mikrobiologia laborategian. Parotiditisa eta kukutxeztula Donostia Ospitalean diagnostikatu dira.

Emaitzak

• 132 gernu-kultibo positibo izan dira, %57 lau urte baino gazteago diren umetan. Horien eragileak honakoak izan dira: 100 (%76) E.coli, 11 Enterococcus, 9 Proteus mirabilis eta 4 Staphylococcus saprophyticus, besteak beste. E.coli anduien %8 amoxizilina-klabulanikoarekiko erresistenteak izan dira.

• Eginkarietan gehien identifikatu diren mikroorganismoak honakoak izan dira: a) bakterioak: 75 Campylobacter, 68 Shigella sonnei, 16 Salmonella enterica; b) birusak: 33 Rotavirus; c) parasitoak: 15 oxiuro, 14 Cryptosporidium, 11 Giardia lamblia.

• Meningitis eragileak izan dira: 3 Enterovirus eta 1 Neisseria meningitidis.

• 4 bakteriemien eragileak izan dira: 1 N.meningitidis, 2 Streptococcus pneumoniae eta 1 Staphylococcus aureus.

• Arnas aparatuko infekzioak 4 Syncitialvirus-ek, 2 Enterovirus-ek, 4 Influenzavirus-ek, eta 3 Parainfluenzavirus-ek sortu dituzte.

• 38 konjuntibako lagin positibotan gehien isolatu diren bakterioak: 19 Haemophilus influenzae, 8 S.pneumoniae eta 6 S.aureus; 53 faringeko exudatu positibotan: 45 Streptococcus pyogenes eta 8 Streptococcus equisimilis;  eta  81  otikoko  exudatu  positibotan:  22  H.influenzae, 13 S.pyogenes, 13 S.aureus, 8 Pseudomonas aeruginosa eta 7 S.pneumoniae.

• 31 parotiditis eta 18 kukutxeztul baieztatu dira. Parotiditis kasuak 12 eta 18 urte arteko gazteeengan gertatu dira eta kukutxeztulen 2 herenak 4 urte arteko umeengan.

• 7 ezkabia diagnostikatu dira: 1 Microsporum canis, 1 T.rubrum, 2 T.soudanense  2  afrikar  anaiengan,  1  Trichophyton  violaceum,  2 Trichophyton spp.

• Plasmodium malariae identifikatu da 5 urteko afrikar batengan.

 

Ondorioak

•  E.coli agertzen da urokultibo positibo gehienetan.

•  Campylobacter da beherako gehien eragiten duen bakterioa.

•  2012an parotiditis eta kukutxeztul agerraldiek jarraitu dute.

 

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan