23. Osasun Biltzarra: Haurtzarotik Gaztarora...
5.5 DBH 4. Mailako ikasleei Bihotz Birika Bizkortzea erakusteko osasun arloko profesional eta ikasleen arteko elkarlaguntza proiektua
Egileak: Asier Zamakola Ibaibarriaga, Daniel Alonso Moreno, Teresa Garmendia Tolosa, Karlos Ibarguren Olalde, Txema Unanue Munduate, Ana Gayangos Machado, Sonia Malvar Gonzalez
Osakidetzako Emergentziak, Gipuzkoa Anbulantziak Koop. Elk.
Sarrera
Bat-bateko heriotzak EAEko heriotzen %30a izaten dira. Hau jasaten duten pertsonengan, bere biziraupenarekin lotzen diren ekintza-multzoak Biziraupen Katea bezala ezagunak dira. Honen bigarren kate-begia, oinarrizko Bihotz Birika Bizkortzea (oBBB) da.
Egoeraren itzulgarritasunaren amaiera, BBBren hasiera artean dagoen denborarekin lotuta dago eta honi aurre egiteko, BBBn formazioa oinarrizkoa da, errekurtso gutxiagorekin eta modu eraginkorrean jende-kopuru handienari ailegatuz.
Helburuak
Laerdal® etxeko Mini-Anne® autoformaziorako kit-a erabiliz, DBHko 4. mailako ikasleek BBBri buruz duten ezagutzaren hobekuntza zein mailatan ematen den neurtu nahi izan dugu.
Bide batez, formazio mota hau DBHren kurrikulumean sartzeko aukera neurtu eta biztanleriaren biziraupenean eragina izan dezakeen eskala handiagoko esku-hartzea testatu nahi izan dugu.
Metodoak
2008ko iraila eta 2010ko urtarrila artean eginiko ikerketa prospektibo bat izan da. Osasun Sailak 5.000 kit erosi eta Emergentziei eman zien proiektua aurrera eramateko ardura.
Medikuntza eta Erizaintza eskolatan boluntarioak eskatu ziren eta bitartean, EAEko eskolekin jarri ginen kontaktuan, partehartzaileak eskatuz.
Emergentziek medikuntza eta erizaintza-ikasleak formatu zituzten, sistema hau nola erabili eta beharrezko erremintak erakutsiz. Aldi berean aukeratutako eskolatako irakasle-multzo bat formatu zuen. Eskoletara kit-ak eta gaiarekin lotutako 26 galderatako galdetegi bat bidali zen.
Osasun-arloko ikasle bat eskolara heldu eta irakaslearekin batera galdetegia pasa zuten, gero, kit-ean datorren bideoa erabilita, eskola praktikoa emanez.
Bukatzean, ikasleek kit-a etxera eraman zuten, bertakoei erakusteko eta horrela formazio hau modu esponentzialean hedatzeko.
Eskolei aurreko galdetegi bera berriz ere pasatzeko eta Emergentzietara bidaltzeko eskatu zitzaien, beti ere 6 hilabeteko epe barruan.
Emaitzak
Guztira 234 medikuntza edo erizaintzako ikaslek hartu zuten parte. Hiru herrialdetako 52 zentrotan 110 irakaslek jaso zuten formazioa, gerora aurrekoen eta hauen artean 2.039 DBHko ikasleei eman zietelarik formazioa (DBHko 4. mailan EAEn matrikulatutako guztien %57). Hauetarik 1.040 emakumezkoak eta 999 gizonezkoak ziren eta bataz besteko adina 15’72 urtekoa zen.
Lehenengo galdetegian, batez besteko nota 10etik 5’4koa izan zen, nesken artean mutilen artean baino hobexeagoa izan zelarik. Ez zen lurraldeen arteko alde nabarmenik izan.
Bigarren galdetegia bakarrik 1.144 ikaslek bete zuen. Lehenengoarekin alderatuz, 0’62 puntuko igoera bakarrik lortu zen batez beste, nesken artean berriz ere igoera handiagoa dagoelarik.
Ondorioak
Saiakuntza honen bitartez ezin izan dugu balioztatu kit honen bitartez emaniko formazioa egokia den BBB erakusteko DBHko 4. mailako ikasleei. Saiakuntza berriak egitea gomendatzen dugu beste adin-tarte batzuekin.