24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza
4.12 Antsietate-depresio asalduaren hobekuntza lehen mailako osasun-arretan, psikologoek egindako tratamendu kognitibo-konduktual baten ondoren
Egileak: Amale Jauregui Larrabeiti, Saloa Unanue Arza, Carmen Donaire Urquijo, Joaquín Ponte Velón, Natalia Burgos Alonso, Mª Cruz Gomez Fernandez
Sopelanako OZ, Osakidetza (AJL), EHU Leioako Erizaintzako U.E.(SUA), Rontegi-Barakaldoko OZ, Osakidetza (CDU), Ortuellako Osasun Mentaleko Zentrua, Osakidetza (JPV), Bizkaiko lehen mailako atentzioko ikerkuntzako unitatea (NBA, MCGF)
4.12 Antsietate-depresio asalduaren hobekuntza lehen mailako osasun-arretan, psikologoek egindako tratamendu kognitibo-konduktual baten ondoren
Sarrera
Osasun Mentala Lehen Mailako Arretaren barruan integratzea da gaixotasun mentalak dituzten pazienteen arreta egokiena lortzekomodurik bideragarriena (1). Arazo hauen %10a depresiozkoak dira eta % 9,1 antsietatezkoak, bien arteko komorbilitatea ere egonik, kasu honetan urteko prebalentzia % 2,89koa da (2) eta horrek eragin handia dauka zerbitzuen eta medikamentuen erabileran (3). Lehen mailako arretan egiten diren tratamendu psikologikoak depresio eta antsietaterako kostu-eraginkorrak dira eta osasun-gastua murrizten dute (4).
Ebidentziak dioenez Terapia Kognitibo-Konduktuala da antsietate-depresio arin eta moderatuen tratamendurako terapiarik eraginkorrena (5) eta horretan datza terapia hauek lehen mailako arretan integratzearen garrantzia, laneko bajak gutxituz, psikofarmakoen kontsumoa murriztuz eta pazienteen estigmatizazioa saihestuz. Horrekin guztiarekin, pazienteen eta medikuen gogobetetzea altuagoa da eta erakunde publikoen aldetik ekitate handiagoko osasun-estaldura lortzen da (6).
Helburuak
Psikologoek lehen mailako osasun-arretaren testuinguruan egindako interbentzio kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna ebaluatzea, antsietate-depresio arin eta moderatua duten pazienteetan bizi-kalitatearen puntuazioen bitartez.
Metodoak
Kontrolpeko saiakuntza kliniko ireki multizentrikoa, ausazko bi talde paralelotan banatua. Ikerketa barruan sartzeko irizpideak betetzen dituzten 246 pazienteak interbentzio-taldean edo kontrol-taldean esleituko dira. Interbentzio-taldean psikologoek tratamendu kognitibo-konduktuala aplikatuko dute, ohiko tratamenduaz gain, eta kontrol-taldean ohiko tratamendua jarraituko da soilik. Emaitza nagusia bizi-kalitatearen hobekuntza izango da, SF-36 galdetegiaren bitartez. Antsietate-depresio sintomen maiztasuna eta intentsitatea ere neurtuko dira, STAI eta BDI galdetegien bitartez hasieran eta 3, 6, eta 12 hilabetera. Honetaz gain osasun-zerbitzuen eta farmakoen erabilerari buruzko datuak ere batuko dira. Analisia tratatzeko intentzioa jarraituz egingo da, bi taldeetan egondako aldaketak neurtuz, hasierako eta 12 hilabeteko jarraipenaren ondorengo datuak konparatuz. Interbentzioari dagokion efektua estimatuko da, egoera basalaren arabera doitzeaz gain, interbentzioaren efektua aldatzen duten edo nahaste aldagaiengatik doituko da, efektu mistoen eredu longitudinalak erabiliz.
Interbentzioa 60 minutuko 8 banakako saio estandarizatuz osatua dago.
Emaitzak
Orain interbentzioaren ondorengo 12 hilabeteko neurketa egiten ari gara, eta neurketa horretan lortutako datuak gure datu-basean sartzen.
Ondorioak
Azkenengo datuak batu eta analisia egiterakoan izango ditugu.
Bibliografia
(1) World Health Organization. The global burden of disease: 2004 update. Geneva: World Health Organization; 2008, http://www.who.int/evidence/bod.
(2) Grandes, G., Montoya, I., Arietaleanizbeaskoa, M.S., Arce, V., Sánchez, A., 2011, Feb. The burden of mental disorders in primary care. Eur Psychiatry. 7. [Epub ahead of print]
(3) Leikness, K.A., Finset, A., Moum, T., Sandanger, I., 2007. Current somatoform disorders in Norway: prevalence, risk factors and comorbidity with anxiety, depression and musculoskeletal disorders. Social Psychiatry and Psychiatric Epidemiology, Vol. 42, Nº9, 698-710.
(4) Hunsley, J. etaLee, C.M. (2007). Research-informed benchmarks for psychological treatments: Efficacy studies, effectiveness studies, and beyond. Professional Psychology: Research and Practice, 38: 21-33.
(5) Butler, A.C., Chapman, J.E., Formaneta Beck, A.T., (2006). The empirical status of cognitive-behavioral therapy: A review of meta-analyses. Clinical Psychology Review, 26, 17-31.
(6) Van Orden, M., Hoffman, T., Haffmans, J., Spinhoven, P.etaHoencamp, E. (2009). Collaborative Mental Health Care versus Care as Usual in a Primary Care Setting: A Randomised Controlled Trial. Psychiatric Services, Vol. 60, Nº1