Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza

4.5 Ingurumeneko tabako-kea Gipuzkoako 4 urteko umeengan: gurasoek aipatutako esposizioa eta gernuko kotinina

Egileak: Juanjo Aurrekoetxea Agirre, Ane Miren Castilla Abejón, Loreto Santa Marina Rodríguez, Aitana Lertxundi Manterola, Mercedes Espada Sáenz-Torre, Arantxa Uranga Fraiz, Jesus Ibarluzea Maurolagoitia

Eusko Jaurlaritza; Osasun Saila; Osasun Publikoa; Euskal Herriko Unibertsitatea


pdf  4.5 Ingurumeneko tabako-kea Gipuzkoako 4 urteko umeengan: gurasoek aipatutako esposizioa eta gernuko kotinina

Sarrera

INMA (Haurtzaroa eta ingurumena) Espainiako zentro anitzeko kohorte-ikerketa prospektiboa da. Haurdunaldian ingurumen-kutsatzaile nagusien esposizioak eta dietaren eraginak umeen garapenean eta osasunean zer- nolako erlazioa duten ikertzea du helburu INMA proiektuak.
Ingurumen-kutsatzaile nagusien artean tabakoa da garrantzitsuena. Tabako-kearen osagai kimiko nagusia nikotina da, eta oxidazioaren bidez kotininan eraldatzen da gibelean. Metabolito honen berezitasuna astiroago desagertzen dela da eta, ondorioz, biomarkatzaile bezala erabiltzen da tabakoa monitorizatzeko. Aldi berean espezifikotasun handia duenez eta baita nahiko sentsibilitate ere, ingurumeneko tabako-kearen (ITK) esposizioa ebaluatzeko erabiltzen da.
Dagoeneko argitaratutako lehen lan batean, 2.644 emakume haurdunen artean hirugarren hilabetean % 18,5ek erretzen zuela aitortzen zuen eta beste % 3,9 gehiagok ez zuela erretzen adierazi arren, kotinina-maila altuak erakusten zituen (≥ 50 ng/ml). Tabakoa erretzearen kaltea haurdunaldian aspaldi ezaguna da eta nahiko zabalduta dago populazio orokorrean (1).
Bigarren lan batean ITKarekin loturiko esposizioa ikertu zen 1.783 emakume ez-erretzaileengan hirugarren hiruhilabetekoan. ITKaren aipaturiko esposizioaren prebalentzia, orokorrean, % 55,5ekoa zen; % 38,5 aisialdian (taberna-kafetegi edo jatetxeetan); % 24,7 etxean eta lanean % 9,8. Kotinina-mailak aztertzerakoan, berriz, etxeko ekarpena zen handiena, bikoteak erretzen zuenean batez ere. Gipuzkoako haurdunek kotinina-maila altuenak erakutsi zituzten, prebalentzia baxuagoak adierazi arren (2).

Helburuak

Lau urteko umeen ITKaren esposizioa ebaluatu nahi genuen lan honekin. Bigarrenez galde-sorta edo elkarrizketaren informazioaren baliotasuna argitu nahi genuen.

Metodoak

Laburpen hau betetzeko garaian soilik Gipuzkoako 4 urteko 319 umeen informazioa geneukan.

Emaitzak

Amen % 15ekerretzen zuela aitortzen zuen, baina etxean % 3ak. Bi gurasoek kasuen % 8an erretzen zuten, baina umearen aurrean % 2an bakarrik adierazten zuten.Aitek soilik % 14an eta % 3an eta amek soilik % 4an eta % 0,3an, hurrenez hurren.

Umeen gernuko kotininari dagokionez, % 38,5ean ITKaren esposizioa zegoela egiaztatzen zen, ordea. Adierazitako informazioa eta biomarkatzailearen bidez lortutakoa ez datozela bat erakutsi zen.

Ondorioak

Gizarteak ez du bereganatu tabako aktiboaren zein pasiboaren kaltea. Oraindik ahalegin handiagoak egin behar ditugu osasunaren arloko profesionalek kutsadura-mota hau saihesteko.

Bibliografia

1.- Aurrekoetxea JJ, Murcia M, Rebagliato M, López MJ, Castilla AM, Santa Marina L, Guxens M, Fernández-Somoano A, Espada M, Lertxundi A, Tardón A, Ballester F. Determinants of self-reported smoking and misclassification during pregnancy, and analysis of optimal cut-off points of urinary cotinine: a cross sectional study. Brit Med J Open, 2013;24:3.
2.- Aurrekoetxea JJ, Murcia M, Rebagliato M, Fernández-Somoano A, Castilla AM, Guxens M, López MJ, Lertxundi A, Espada M, Tardón A, Ballester F, Santa-Marina L. Factors associated with second-hand smoke exposure in non-smoking pregnant women in Spain: Self-reported exposure and urinary cotinine levels. Sci Total Environ. 2014 Feb 1;470-471.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan