Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza

4.6 Gehiegizko pisua daukaten haurrentzako programa, elkarrizketa motibazionala erabiliz

Egileak: PEDRO GORROTXATEGI GORROTXATEGI, LEIRE LEIZAOLA OLARREAGA, ASUNCION TOTORICAGUENA IMAZ, M. CRUZ GARCIA CONDE, M. CARMEN SOLORZANO SANCHEZ, BEATRIZ AGUIRRE SORONDO, M. JOSE CABALLERO BARRIGON

PASAIA SAN PEDRO OSASUN ZENTROA


pdf  4.6 Gehiegizko pisua daukaten haurrentzako programa, elkarrizketa motibazionala erabiliz

elkarrizketa motibazionala

Sarrera

Lehen mailako arretan, gehiegizko pisua daukaten haurrei zuzenduriko interbentzioen eraginkortasuna negatiboa da orokorrean. Lehen mailako arretan elkarrizketa motibazionala baliabide eraginkorra izan daitekearazo horri aurre egiteko.

Helburuak

Lan honen helburua elkarrizketa motibazionalean oinarritutako interbentzio-programaren eraginkortasuna baloratzea da. Alde batetik elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa eragiteko eta, bestetik, Gorputz Masa Indizearen (GMI) eta gerri/altuera indizearen beherakada eragiteko.

Metodoak

Haurrak 5,5 eta 7,5 urte bitartekoak dira, guztiak gehiegizko pisuarekin. Haur horiek lehen mailako osasun-zentro desberdinetatik hartuak izan dira, pediatriako 5 kontsultetatik. Programa honetan parte hartzen duten pediatra eta erizainek hasiera batean hilean 3 jarduera egiten ditutzte haurrekin eta beren gurasoekin, gerora 3 jarduera 3 hilabetero, jarduera guztiak elkarrizketa motibazionalean oinarrituak egonik. Hasieratik 3 hilabetera lehenengo ebaluzioa egiten da eta urtebete pasatutakoan beste bat. Emaitzak baloratzeko tresna hauek erabiltzen dira: elikadurari buruzko KIDMED galdeketa, ariketa fisikoari buruzko Krece-Plus galdeketa. Horiez gain, GMI eta gerri/altuera erlazioa interbentzioaren aurretik eta ondoren neurtzen dira.
Interesgarriak diren baloreak hasieratik 3 hilabetera eta 3 hilabetetik 12 hilabetera konparatzen dira. Konparazio hauek Mc Nemar testaren bitartez egiten dira aldagai kategorikoetan, edo T-test Student-en proben bitartez jarraituetan.

Emaitzak

67 haurrek hartu dute parte (horietatik 6k lehenengo 3 hilabeteetan utzi zuten eta beste 8k hurrengo 9 hilabeteetan). Programa 53 haurrek bukatzen dute (% 80). % 57 mutilak eta % 43 neskak ziren.
Hasieratik jarraipenaren bukaera arte elikaduraosasungarria(Kidmed>8 puntu)% 43tik % 69ra igo zen. Era berean ariketa fisikoa (krece-plus>6) % 52tik % 72ra igotzen da. Azkenik GMI indizeaketa gerri/altuera erlazioak ere garapen ona izan dute: z-score GMI +2,27(hasieran), 1,85 (3 hilabete pasatu ondoren) eta +1,45 (urteko kontrolean). Lehenengo 3 hilabeteetan hobekuntza esanguratsua ikusten da eta hobekuntza hori mantendu egiten da urtebete ondoren.

Ondorioak

Elkarrizketa motibazionalean oinarritutako interbentzioak aldaketak lortu ditu elikaduran eta ariketa fisikoan. Parametro antropometrikoei dagokienez, berriz, hasieratik 3 hilabetera GMI indizearen eta gerri/altuera erlazioaren jaitsiera gertatzen da, eta ondoren mantendu egiten da urtera arte.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan