Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

24. Osasun Biltzarra: Osasun Hezkuntza

4.10 Sakroileitisa baloratzeko erresonantzia magnetikoaren erabilgarritasuna. Urte bateko ikasketa prospektiboa

Egileak: Olaia Fernandez Berrizbeitia, Eva Galindez Aguirregoikoa, Fernando Diez Renovales, M.Mar Sarmiento de la Iglesia, Catalina Gómez Arango, Juan Blanco Madrigal, M.Luz Garcia Vivar

0


pdf  Sakroileitisa baloratzeko erresonantzia magnetikoaren erabilgarritasuna. Urte bateko ikasketa prospektiboa

Sarrera

Irizpide klinikoak eta erradiologikoak erabiltzen dira espondiloartropatien diagnostikoa egiteko. Sakroileitisa dugu aurkikuntzarik usuena eta erradiografia sinpleak sentsibilitate baxua du patologia hori aztertzeko. Erresonantzia magnetikoak (EM) hanturaren diagnostiko goiztiarra egiteko balio du; erradiografiak, ostera, ezin du diagnostikoa ziurtatu.

Helburuak

Giltzadura sakroiliakoen erresonantzian ikusitako aurkikuntzak deskribatzea urte batean zehar eta klinikarekin (hantura-lunbalgia, artritis periferikoa edo giltzaduraz kanpoko seinaleak) konparatzea.

Metodoak

41 paziente aztertu dira ikasketa prospektibo honetan (2012/12-2013/12). Bi multzotan banatu ziren: espondiloartropatia-sintomak zituztenak (ASAS irizpideak betetzen zituztenak) -29 paziente- alde batetik eta espondiloartropatia lehendik edukita ere, gaixotasuna modu aktiboan ote zegoen aztertu nahi zitzaienak -12 paziente- bestetik. T1, STIR eta Gadolinio gantz supresio sekuentziarekin lorturiko irudiak aztertu dituzte erradiologo adituek eta klinikarekin konparatu dira.

Emaitzak

1. Espondiloartropatiaren klinika aurkezten zutenen artean (n=29):
-18 pazientek (% 62k) hantura-aldaketak zituzten giltzadura sakroiliakoetan eta sakroileitisaren diagnostiko goiztiarra egin zen. Edema % 94,4an, erosioak % 66,7an, aldaketa gantz-fibrosoak % 38,9an eta hezur-zubiak kasu bakar batean. Ankilosirik ez zen ikusi. Horien artean zazpik erradiografia normala eta seik susmagarria aurkezten zuten. Klinikari dagokionez: hantura- lunbalgia (6), giltzaduraz kanpoko seinaleak (12) eta artritis periferikoa (2).
-11 kasutan ez zen sakroileitisik ikusi.
2. Diagnostikoa lehendik egina zuten eta hanturaren klinika aurkezten zutenen artean (n=12), hantura akutua 7 kasutan baieztatu zen eta horietan guztietan hezur-edema eta erosioak ikusi ziren. Multzo osoan % 57 kasutan aldaketa gantz-fibrosoak,%14,3an hezur-zubiak eta % 42,8an ankilosia ikusi zen.
3. Sakroileitisa zuten paziente guztien artean % 94,7ak HLA B27 antigenoa aurkezten zuten.

Ondorioak

Erresonantzia magnetikoa oso erabilgarria da espondiloartropatien diagnostiko goiztiarra egiteko eta baita jarduera inflamatorioa aztertzeko ere. Hortaz, diagnostiko goiztiarra egitea ezinbestekoa da, tratamendua jarduera horren arabera molda dezakegulako eta ondorioz, pronostikoa eta bizi-kalitatea hobetu ditzakegulako.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan