Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola

4.8 Gurpildun aulkiko saskibaloia: bizkar muineko lesioa dutenen barne karga kalkulatzeko rpe erabilgarria da?

Egileak: Aitor Iturricastillo Urteaga, Cristina Granados Dominguez, Javier Yanci Irigoyen

0


pdf  GURPILDUN AULKIKO SASKIBALOIA: BIZKAR MUINEKO LESIOA DUTENEN BARNE KARGA KALKULATZEKO RPE ERABILGARRIA DA?

Sarrera

Bihotz-maiztasunaren erregistroa ikerketa askotan erabili izan da erantzun fisiologikoak neurtzeko. Honetaz gain, antzemandako esfortzuak (RPE) barne-kargaren kontrolean garrantzi handia du, bihoitz-maiztasunak eta laktato-ekoizpenek duten bezala. Hala ere, bizkar muineko lesioa duten pertsonengan RPE erabiltzeari buruz ez da erabateko adostasunera iritsi.

Helburuak

Gurpildun saskibaloiko partiduen barne-karga bizkarmuineko lesioa duten pertsonengan RPE unitate arbitrarioen (RPE-UA) bidez kontrola daitekeen aztertzea.

Metodoak

Espainiar estatuko lehenengo mailako gurpildun aulkiko saskibaloi talde batek (n = 4; adina = 33 ± 11 urte; altura eserita = 83.2 ± 6.26 zm; masa = 76.08 ± 9.42 kg; ∑ pliegeak = 80.85 ± 21.73) parte hartu zuen ikerketa honetan. Guztira 16 partidu erregistratu ziren. Gutxienez jokalari bakoitza 8 partidutara joan zen eta bai bihotz- maiztasuna eta baita ere arnasketako RPE (RPEarnas) zein RPE muskularra (RPEmusk) erregistratu ziren.

Emaitzak

Koerlazio adierazgarriak (p<0.001) egon dira RPEarnas-UA eta RPEmusk-UA, Edwardsen barne kargaren kontrola (r = 0.39-0.47), Stagnoren barne kargaren kontrolaren (r = 0.36 - 0.48) eta bataz besteko bihotz-maiztasunaren artean (r = 0.56 - 0.41).

Ondorioak

RPE metodoa esfortzuaren intentsitatea neurtzeko tresna bezala erabili izan da ariketa intentsuan zehar. Kasu honetan aldiz, zelaian bertan erregistratu da RPE eta barne-kargaren kontroleko beste metodoekin koerlazionatu da, emaitza adierazgarriak lortuz. Ondorioz, gaur egungo entrenatzaileak bizkarmuineko lesioa duten pertsonen barne karga kalkulatzeko, modu errez eta merkea dute. Izan ere, pertsona hauen lesioak ondorio fisiologiko batzuk ditu eta bihotz-maiztasuna interpretatzea zailtzen du.

Bibliografia

1. Foster, C, Florhaug, JA, Franklin, J, Gottschall, L, Hrovatin, LA, Parker, S, Doleshal, P, and Dodge, C. A new approach to monitoring exercise training. J Strength Cond Res 15(1):109–115, 2001.

2. Edwards S. High performance training and racing. In: Edwards S, ed. The Heart Rate Monitor Book. Sacramento, 113-123, 1993.

3. Stagno, KM, Thatcher, R and Van Someren, KA. A modified TRIMP to quantify the in-season training
load of team sport players. J Sports Sci 25(6), 629-634, 2007.

4. Lewis, JE, Nash, MS, Hamm, LF, Martins, SC, and Groah, SL. The relationship between perceived exertion and physiologic indicators of stress during graded arm exercise in persons with spinal cord injuries. Arch Phys Med Rehabil 88(9):1205–1211, 2007.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan