25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola
5.9 Ariketa fisikoko programa batean eragina izan dezaketen parte-hartzaileen ohiturak
Egileak: Izaro Esain CastaƱares, Montserrat Otero Parra, Irantzu IbaƱez Lasurtegi, Mariluz Ayora Trigero, Juan Luis Zunzunegi Fernandez de Pinedo, Susana M Gil Orozko
0
Ariketa fisikoko programa batean eragina izan dezaketen parte-hartzaileen ohiturak
Sarrera
Patologiak dituzten pertsonek ariketa fisikoa egiten dutenean, hainbat faktorek eragina izan dezakete; elikadurari, hidratazioari eta atsedenari lotuta daudenak.
Helburuak
Jarduera fisikoko programetako (JFP) parte-hartzaileen arriskuak ekiditeko kontuan hartu behar diren ohitura batzuk ezagutzea; adina, generoa eta patologiaren arabera aztertuta.
Metodoak
Gasteizko Udalak 1999-2010 urteetan egindako AFP terapeutiko bateko parte-hartzaileen inkestak aztertu genituen.
683 parte-hartzaile egon ziren (58,31 ± 9,75 urte, 522 emakume eta 163 gizon); obesitatea (n=79), diabetesa (n=87), hipertentsioa (n=263) eta aparatu lokomotorreko arazoak (n=254) patologia desberdinetan banatuta.
Hiru talde desberdin sortu genituen: ≤40 urte (gazteak), 40-65 urte (adin ertainekoak) eta ≥65 urte (adin nagusikoak).
Portzentajeak eta Khi2 erabili genuen taldeen arteko konparaketak burutzeko. Adierazgarritasun estatistikoa p<0.05ean ezarri genuen.
Emaitzak
Parte-hartzaile gehienek gosaltzen zuten arren, 12 pertsonak ez zuten gosaririk hartzen (% 1,8); gehienbat gazteak (% 3,4) eta gizonezkoak (% 3,7, p<0.05). Bestetik, % 60,5ak gosari normala hartzen zuen eta % 6,3ak gosari handia; hauen gehiengoa gazteak izanik (% 10,7). Obesitatea eta diabetesa zuten guztiek gosaltzen zuten.
Adin ertainekoen % 12,4 eta nagusikoen % 13,8 egunean <2 ur baso hartzen zuen.
Atsedenari buruz, % 52,1ak <7 orduz lo egiten zutela, adin taldeen arteko desberdintasuna adierazgarria izanik (p<0.05). Emakumezkoen % 55ak <7 egiten zuen, aldiz gizonezkoen % 42,9ak, p<0,05. Gainera, gizonezkoen % 47,5aren loaren kalitatea ona zen; emakumezkoen % 67,9aren loaren kalitatea, ostera, erregularra-txarra. Loaren kalitatean patologiaren arabera, estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak agertu ziren (p<0.05).
Ondorioak
•Gazte gehiagok dute elikadura-ohitura desegokiak. Hau garrantzitsua da, goizetan zen JFPn gosari-ezak eragin kaltegarria izan zezakeelako. Gainera, hainbat autoreen arabera gazteengan gosari-eza obesitateari lotuta dago.
•Ur gutxien edaten zutenak adin nagusikoak ziren, hau deigarria da, deshidratazioa errazago izaten baitute.
•Emakumezkoek lo gutxiago egiten zuten kalitatea ere txarragoa izanik, atseden desegokiak nekea dakar eta lesionatzeko arriskua handituz.