Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola

5.12 Osteoporosiaa eta kirola

Egileak: M. Mar Zarate Sañudo, M. Cruz Fernandez De la Granja, Olaia Fernandez Berribeitia, Iñaki Torre Salaberri, Esther Ruiz Lucea, Francisco Garcia Llorente, Eva Galindez Agirregoikoa, Catalina Gomez Arango, Juan Blanco Madrigal, M. Luz Garcia Vivar

0


pdf  OSTEOPOROSIA ETA KIROLA

Sarrera

Osteoporosia hezur-metabolismoaren gaitz-mota bat da. Hezurretan mineralen dentsitatea gutxitzearen ondorioz ematen da eta horrek hezurraren ahultasuna dakar. Gaitz honek adinarekin eta estrogenoen faltarekin harreman zuzena dauka. Hori dela eta, menopausia ondorengo emakumeak izaten dira osteoporosia aurkezten dutenak. Gaixotasun honek sintomarik ez du ematen baina hezur-hausturak agertzeko arriskua gehitu egiten du. Lehen mailako zein 2.mailako prebentzioa egiteko ariketa fisikoa oso onuragarria dela ikusi da ikerketa guztietan.

Helburuak

Osteoporosia aurkezteko arriskua duten pazienteak zein osteoporosia dutenak hoberen datorkien kirola bilatzea eta gomendioak ematea.

Metodoak

Erreumatologia Zerbitzuko kontsultatan paziente hauek identifikatu egiten dira. Pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartu behar dira: adina, sexua, altuera, pisua, kirola maiz egiten duten edo ez, etab. Guzti honen arabera, bakoitzari onuragarrien izango zaion kirola gomendatzen zaio, berak gustukoen dituenak kontutan hartuz.

Emaitzak

Kirola egiten duten pazienteek hezurretan mineralen dentsitatea mantendu edota hobetzen dute dentsitometrian. Bestalde, paziente hauek bizkortasuna lortu egiten dute eta erorikoak saihestu egiten dira.

Ondorioak

Kirola oso onuragarria da osteoporosia prebenitzeko zein tratatzeko. Gure zerbitzuetan pazienteak kontzientziatu behar ditu eta erizain laguntzaileen, erizainen eta medikuen lan-taldeak ezinbestekoak dira ekintza hau burutzeko.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan