Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola

5.13 Ariketa fisikoa ezinbestekoa da fibromialgia tratatzeko

Egileak: M. Cruz Fernandez De la Granja, M. Mar Zarate SaƱudo, Raquel Cantalapiedra Suarez, Olaia Fernandez Berrizbeitia, Eduardo Ucar Angulo, Natalia Rivera Garcia, Juan Blanco Madrigal, Catalina Gomez Arango, Eva Galindez Agirregoikoa, M. Luz Garcia Vivar

0


pdf  ARIKETA FISIKOA EZINBESTEKOA DA FIBROMIALGIA TRATATZEKO

Sarrera

Fibromialgia sintoma multzo bat elkartzen duen sindromea da. Emakumezkoen artean gehiago ematen da. Pertsona hauek artromialgiak, nekea, tristura, loezina eta energia falta kontatzen dute. Honen funtsa minaren pertzepzioaren nahasketan dagoela pentsatzen da. Hori dela eta, mina sumatzen duten gune anatomikoak aztertzerakoan ez dugu lesiorik aurkitzen.

Helburuak

Fibromialgiak sortzen dituen artromialgiak eta loezina ariketa fisikoaren bidez hobetu.

Metodoak

Pazienteek askotan gihar-mina kontatzen dute. Gehienetan pertsona hauek antsietatea sumatzen dute eta honek mina intentsuago sentitzea ekartzen du. Bestalde, minduta daudenean, ariketa fisikoa bertan behera uzteaz gain, gero eta min gehiago nabaritzen dute martxan ipintzen direnean. Ondorioz, gurpil zoro bat sortzen da; min gehiago, ariketa gutxiago, ahultasuna handituz eta horrela etengabe artikulazioen zurruntasuna eta giharren atrofia aurkeztuz. Hori dela eta, lan guztietan ariketa fisikoa ezinbestekoa dela ikusi egin da. Erreumatologia zerbitzuan luzatze-ariketa zehatzak erakusten dizkiegu pazienteei. Antsietatea duten pazienteei horretaz gain, Yoga, Tai-xi edota Pilates ikastaroak egitea gomendatzen diegu. Erlaxazio-teknika hauek oso onuragarriak dira populazio guztiarentzat, baina antsietatea eta min muskuloeskeletikoa dutenentzat askoz gehiago. Oso onuragarria den beste kirola igeriketa dugu, muskulu talde guztiak aktibatu egiten baitira.

Emaitzak

Luzatze-ariketak eta erlaxazio-teknikak maiz egiten dituzten fibromialgikoak hobeto sentitzen dira, botika gutxiago behar dituzte eta bizi-kalitate hobeagoa dute.

Ondorioak

Fibromialgia duten paziente guztiei ariketa fisikoa egitea gomendatu behar zaie, bakoitzari dagokion neurrian (adina eta trebetasunaren arabera) eta mailakatua. Tratamenduaren parte ezinbestekoa da eta.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan