25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola
4.2 Fibrilazio aurikularragatiko birika-zainen erradiofrekuentziazko ablazioaren eraginkortasuna erresistentziako kirolariengan
Egileak: JOSE RAMON ARRIANDIAGA BILBAO, ANDRES BODEGAS CAÑAS, JOSE ARANA , IÑIGO SAINZ , PEDRO MARIA MONTES ORBE
0
Sarrera
Erresistentzia-kirolak arritmia kardiakoen arrisku-faktoretzat hartzen dira gaur egun, batez ere Fibrilazio Aurikularrarena (FA). Bestalde, demostratuta dago birika-zainen erradiofrekuentziazko ablazioaren eraginkortasuna FAren tratamenduan.
Helburuak
FA duten erresistentzia kirolariengan prozedura terapeutiko honen eraginkortasuna baloratzea.
Metodoak
FA pairatu zuten erresistentziako 12 kirolariei birika-zainen erradiofrekuentziazko ablazioa egin diegu. Denak ziren gizonezkoak; adina 46+-8 urtekoa zen; 7 ziren txirrindulariak, 3 maratoilariak eta 2 triatloilariak; 4 kasutan hipertentsio arterialaren (HTA) zeukaten; arritmiaren agerpena aurreko 42+-4.7 hiletan gertatu zen ; 9 kasutan FA paroxistikoa zen eta 3 kasutan arintzen ez dena; kasu guztietan tratamendu farmakologikoa ez zen izan eraginkorra arritmiaren berreritzeak saihesteko nahiz eta gutxienez bi farmako antiarritmikoren konbinazioarekin saiatu (betablokeanteak, flekainida, propafenona, amiodarona); prozeduraren aurretik denei egin zitzaien ekokardiograma transtorazikoa.
Bena pulmonaren erradiofrekuentziazko ablazioa egiteko teknika kateter bakarreko blokeo bidirekzionalekoa izan zen.
Paziente guztiei urte bateko jarraipena egin zaie, hilero kontsulta klinikoa eta 24 orduko Holter elektrokardiografikoa eginez. Lehenengo hiru hiletan denoi eman zaie tratamendu antiarritmikoa flekainidarekin eta tratamendu antikoagulantea.
Emaitzak
Urte bateko epea amaitu eta gero 10 pazienterengan (%83) ez da gertatu FAren berreritzerik, eta euren artetik soilik 1 egon da flekainidarekin urte osoan.
-Bost paziente ziren txirrindulariak, 2 maratoilariak eta 2 triatloilariak.
-Soilik batek zeukan HTAren aurrekaria, eta datu hau estatistikoki adierazgarria izan zen baina ez erabatekoa (P=0,15).
-Talde honetan FA antzinatasuna 33 hilekoa zen, eta arritmiaren berreritzea agertu zen taldean 56 hilekoa (P=0,49).
- 8 pazienterengan (%89) FA paroxistikoa zen eta kasu batean arintzen ez dena.
-Aurikularren tamaina txikiagoa zen talde honetan (33 mm.) eta handiagoa arritmiaren berreritzea agertu zen taldean (41 mm.), eta datu hau estatistikoki erabat adierazgarria izan zen(P 0,005 baino txikiagoa).
Ondorioak
-Birika-zainen erradiofrekuentziazko ablazioa eraginkorra da urte bateko epean FAren berreritzeak saihesteko erresistentziako kirolarien artean.
-Prozeduraren eraginkortasuna, batez ere, ezkerreko aurikularren tamainari lotuta dago eta, neurri handi batean, baita hipertentsio arterialaren presentzia eta arritmiaren antzinatasunari ere.
Bibliografia
Karjalainen J, Kujala UM, et al. Lone atrial fibrillation in vigorously exercising middle aged men: case–control study. BMJ 1998;316:1784-5.
Mont L, Sambola A, Brugada J, Vacca M, Marrugat J, et al. Long lasting sport practice and atrial fibrillation. Eur Heart J 2002;23:477-82.
Hoogsteen J, Schepb G, et el. Paroxysmal atrial fibrillation in male endurance athletes. A 9-year follow up. Europace 2004;6:222e-8e.
Elosua R, Arquer A, Mont L, Sambola A, Molina L, Garcia-Moran E, et al. Sport practice and the risk of lone atrial fibrillation: a case–control study. Int J Cardiol 2006;108:332-7.
Baldesberger S, Bauersfeld U, Candinas R, Seifert B, Zuber M, Ritter M, et al. Sinus node disease and arrhythmias in the long term follow-up of former professional cyclists. Eur Heart J 2008;29:71-8.
Mont L, Tamborero D, Elosua R, Molina I, Coll-Vinent B, Sitges M, et al.; on behalf of the GIRAFA (Grup Integrat de Recerca en Fibril-lacio Auricular) Investigators. Physical activity, height and left atrial size are independent risk factors for lone atrial fibrillation in middle-aged healthy individuals. Europace 2008;10:15-20.
Molina L, Mont L, Marrugat J, Berruezo A, Brugada J, Bruguera J, et al. Long-term endurance sport practice increases the incidence of lone atrial fibrillation in men: a follow-up study. Europace 2008;10:618-23.
Heidbüchel H, Anne W, Willems R, Adriaenssens B, Van de Werf F, Ector H. Endurance sport is a risk factor for atrial fibrillation after ablation for atrial flutter. Int J Cardiol 2006;107:67-72
Calvo N, Mont L, et al. Efficacy of circunferential pulmonary vein ablation of atrial fibrillation in endurance athletes.Europace 2010; 12, 30-36
Carlson SA, Fulton JE, Pratt M, Yang Z, Adams EK. Inadequate physical activity and health care expenditures in the United States. Progress in Cardiovascular Diseases 2015; 57, 315-323
Redpath C, Backx PH. Atrial fibrillation and the athletic heart. Curr Opin Cardiol 2015, 30:17-23