Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

25. Osasun Biltzarra: Osasuna eta Kirola

5.17 “Nekeak ez dit kirola egiten uzten” Kasu bat.

Egileak: Irantzu Huarte Labiano, Miren Bidarte Sota, Maite Ayarra Elia

0


Sarrera

Maiz pazienteak nekatzen direla esaten digute eta askotan ez diogu garrantzi handiegirik ematen. Miastenia Gravis gaixotasun autoimmune bat da (Acetilcolinaren aurkako antigorputzak batura neuromuskularrean) eta ahultasun muskularra eta nekea dira sintomarik garrantzitsuenak.

Helburuak

Kasu baten bitartez Miastenia Gravis gogora ekartzea eta nekeagatik kontsultatzen duten pazienteengan kontutan izatea.

Metodoak

-Kontsultaren arrazoia: Ahultasuna eta ordutako betazal ptosia.
-Aurrekariak: Alergiarik ez. Lumbalgia.
-Tratamendua: Tetrazepam eta Diklofenakoa im
-Oraingo Kontsulta:
46 urteko emakumea gaur goizetik eskuineko betazalaren ptosia duena.
Orain dela 5 aste eta, batez ere, jarduera fisikoa egiterakoan ahultasun nabaria daukala dio eta kirola egiteari utzi behar izan dio. Horregatik bere familia-medikuarengana joan zen bitan.
Galderetan sakonduta, orain dela bost aste hitz egiterakoan batzuetan zailtasunak zituen (disfonia), irakurtzerakoan batzuetan diplopia eta likidoak irensteko zailtasuna. Guzti hau egunean zenbait momentutan soilik eta orokorrean eguna aurrera joan ahala okerrera doa.
Orain dela hilabete bat Teterazepam eta Diklofenakorekin tratatzen hasi zen lunbalgia batengatik.

-Azterketa Fisikoa:
PA:134/80mmHg, Pultsoa:80lm, SatO2:%99, Tª:36.5ºC
Glasgow: 15. Azterketa Fisiko orokorra: normala.
Kontziente eta orientatua. Hizkera normala.
Eskuin begiko betazalaren ptosia jarduera fiskoarekin okerrera doana eta aldebikoa. Disfonia jarduerarekin. Zailtasunak paladarra igotzeko, lateralizaiorik gabe. Ez da sumatzen mugimenaren galera gehiagorik.

-Froga Osagarriak:
EKG: RS a 86 lpm
Bularreko Rx: Normala.
ANALITIKA: Normala.
TAK KRANEAL:Normala

Emaitzak

-Epai Klinikoa: Miastenia Gravis orokortua.
-Tratamendua:
Pazientea Neurologian sartzen da. Bertan Miastenia Gravisaren diagnostikoa baieztatzen da. Antiazetilkolina Ag:234, Estimulazio Errepikatutako Testa eta Jitter–a patologikoak, Bularreko TAK-a: Timoma eta Anatomopatologia:AB Timoma, IIa estadioa

Tratamendua: Piridostigmina eta kortikoide oralak
Timektomia eta radioterapia.

Ondorioak

-Miastenia Gravis-aren ezaugarri garrantzitsuenak gihar eskeletikoaren nekea eta ahultasuna dira, normalean simetrikoa eta aldakorra (jarduera fisikoarekin eta estresarekin okertzen da).
-Botika askok klinika okerragotzen dute .
-Kasuen %15ean Timoma bat aurkitzen da. Timektomiak orokorrean klinika hobetzen du.
- Diagnostikoa egiteko uste kliniko altua izatea beharrezkoa da.
-Tratamendua Antikolinesterasiko eta kortikoide dira. Ongi ez doazen kasuetan tratamendu immunosupresorea eta plasmaferesia.
- Tratamendu berriei esker %80eko kasuetan erremisioa lortzen da.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan