Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe

4.7 Drogen kontsumoa neurtzeko DSM-5ak proposaturiko tresna.

Egileak: Naiara Ozamiz Etxebarria, Agurtzane Ortiz Jauregi

0


Sustantzien erabilera Galdesorta

Sarrera

2013an DSM-5 (Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders) argitaratu zen. DSM-5aren hirugarren sailean, ikerketa bidean dauden tresnak agertzen dira. Horien artean, zeharkako neurketa-tresnak ageri dira. Zeharkako neurketa-tresna hauek DSM-5eko diagnostikoekin batera egiteko proposatu dira, gaixoaren sintomatologiari buruz informazio gehiago izateko alde batetik, eta tratamenduan laguntza izateko, bestetik. Tresna hauek denboran zehar gertatzen diren aldaketak hautemateko erabilgarriak dira eta sustantzien erabilera neurtzen dute beste sintoma batzuen artean. Tresna hauek DSM-5eko landa-ikerketak egiteko proposatu ziren 2010ean beraien erabilgarritasuna eta onargarritasuna konprobatzeko. Euskal Herriko elebitasuna kontutan hartuta, tresna hauek euskarara itzuli genituen back-translation metodologiaren bitartez eta Euskal Herrian hartutako lagin batean tresna hauek balioztatu genituen.

Helburuak

Aipatutako galdesorta hauen helburua (1. taula) izan da, klinikoei nahasteen esparru garrantzitsuak  zeharka neurtzeko tresnak ematea. Lan honetan itzulitako tresnen baliozkotasuna neurtu da eta substantzien kontsumoari buruz lortutako emaitzak aurkeztu dira.

Metodoak

Zeharkako neurketa-tresnak, back-translation metodologiaren bitartez euskarara itzuli ziren. Euskal Herriko hainbat psikiatria zentrotan tratamendu psikoterapeutiko eta farmakologikoa jasotzen ari ziren 32 pazientek parte hartu zuten ikerketa honetan. Galdesorta test-retest metodologiaren bitartez aplikatu zitzaien, hilabete bateko denbora tartea utziz bi elkarrizketen artean.

Emaitzak

Zeharkako-neurketa galdesortaren bitartez, pazienteen sustantzien erabilera neurtu zen beste sintoma batzuen artean. Lehenengo grafikoan ikusi daitekeen bezala, kasu gehienetan sustantzien erabilera mantendu edo jaitsi egin zen.

Ondorioak

Kontsumoaren beherakadaren arrazoia, pazienteak tratamendu farmakologiko eta psikoterapeutikoan zeudelako da. Bestalde, sintomatologia jaitsi ez ziren kasuak, aurretik sintomatologia hori oso baxu zituzten kasuak izan ziren.
DSM-5eko ikerketa lan-taldeak zeharkako neurketako galdesortak praktika medikurako erabilgarriak, laburrak, irakurtzeko errazak, ebaluatzeko sinpleak , eta, gaixo eta klinikoagatik erraz aplikagarriak izatea nahi zuen. Ikerketa horren bitartez, guzti hori baieztatu egin da. Tresnak ulergarriak eta erraz aplikagarriak baitira bai klinikoentzako, bai pazienteentzako ere, eta denboran zehar sintomatologian egon daitezkeen aldaketak hautemateko sentsibilitatea dute.

Bibliografia

APA American Psychiatric Association. 2013. Diagnostic and statistical manual of mental disorders. Fifth edition. APA argitaletxea.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan