26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe
4.8 Zumarragako ospitalean ingresatutako gaixo pluripatologikoen egoera soziosanitarioa
Egileak: Itziar Frago Marquinez, Patricia Gonzalez Segura, Esther Ortiz de Zarate Carrillo, Ane Labirua-Iturburu Ruiz, BegoƱa Lasa Inchausti, Amaia Zurutuza Auzmendi, Katixa Leizaola Arregui, Idoia Ruiz Palenzuela, Juan Antonio Alonso Peinador, Juan Marti Cabane
0
Sarrera
Gaixo pluripatologikoak 2 gaixotasun kroniko edo gehiago dituztenak dira, kategoria kliniko batzutatik. Hauetan ez dira bakarrik haien gaixotasunak kontuan hartu behar, baizik eta baita beraien balorazio integrala, hots, egoera funtzionala, soziala eta kognitiboa, arreta integral on bat eskeini ahal izateko, sarritan beharrezkoa izanik gizarte-langilearekin batera lan egitea.
Helburuak
Zumarragako ospitalean ingresatutako gaixo pluripatologikoen balorazio integrala aztertzea
eta bereziki egoera soziosanitarioa.
Metodoak
Goierri Urola-Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan Olleros-en irizpideak jarraitzen dira gaixo pluripatologikoak identifikatzeko. 2015eko martxotik azarora arte Zumarragako ospitalean ingresatutako 308 paziente, pluripatologiko bezala sailkatuta zeuden guztiak, aztertu ditugu. Ospitale-loturako erizainak hauen balorazio integrala egin du: egoera funtzionala (Barthel eskalaren bidez), soziala (ea instituzionalizatuta dauden eta besteei Gijon eskala bidez) eta kognitiboa (Pfeiffer galdeketa bidez).
Emaitzak
Egoera funtzionalari dagokionez, %13,31k ez du menpekotasunik eguneroko ekintzetarako, %44,15ek menpekotasun txikia du, % 15,25ek moderatua, % 9,74k larria eta %17,20ak erabateko menpekotasuna du.
Egoitzetan instituzionalizatuta zeuden28 gaixoek (guztien %9,09a), menpekotasun handiagoa zuten: % 3,57k batere ez, %25ek menpekotasun txikia, %17,85ak moderatua, %21,42k larria eta %32,14ak erabatekoa.
Egoera sozialari dagokionez, Gijon eskalaren arabera, %68,47k ez zuen arrisku sozialik, %14,85ak arrisku ertaina zuen eta %16,66ak arrisku sozial handia zuen.
Egoera kognitiboari dagokionez %67,85ek ez zuen narriadura kognitiborik, %14,93ak narriadura arina zuen, % 9,4k ertaina eta %7,79ak larria.
Ondorioak
-Zumarragako Ospitalean ingresatzen duten paziente pluripatologikoen gehienek menpekotasun funtzional txikia dute, ez dute narriadura kognitiborik ezta arrisku sozialik ere.
-Gaixo pluripatologiko eta adinekoen egoera osotasunean baloratzea oso garrantzitsua da menpekotasunak, narriadura kognitiboak eta arrisku soziala ba ote dituzten ezagutzeko. Honi esker beharrizan soziosanitarioak detektatu ahal izango ditugu, eta hauei erantzuna ematen saiatu ospitaletik bertatik gizarte laguntzailearen bidez.
-Ongizate soziala bermatzeko elkarlana egin behar dute osasun-zerbitzuek eta gizarte-laguntzaileak. Kasu batzuetan, honela gizarte laguntzaileak udaletxearekin koordinazio azkar bat izateko pazienteak lor dezan lehenbailehen berarentzako baliabide egokia.
Bibliografia
- Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl04/eu/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/argitalpenak.html
- Programa de atención integral a pacientes pluripatológicos y crónicos complejos. Goierri-Urola Garaiko ESI. 2014ko ekaina