Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe

5.4 Alkohol kontsumoak, nerabezaroan trataturiko C57BL6 saguetan, aldaketak eragiten ditu endokannabinoideen menpeko plastikotasunean eta neurotransmisioan helduaroan

Egileak: Sara Peñasco Iglesias, Nagore Puente Bustinza, Izaskun Elezgarai Gabantxo, Irantzu Rico Barrio, Leire Reguero Acebal, Inmaculada Gerrikagoitia Marina, Jon Egaña Huguet, Svein Atxikallende Urkaegi, Pedro Grandes Moreno

0


Sarrera

Alkohola egungo nerabeek gehien kontsumitzen duten mendekotasun-sortzailea da. Adingabeko gazteak gero eta lehenago hasten dira alkohola edaten, batez beste, 14.7 urterekin hain zuzen ere. Hortaz, gizarte-eragileak gero eta arduratuagodaude arazo horrek sortarazten dituen kalteez. Hainbat ikerketak etanolak eta sistema endokannabinoideak elkar eragiten dutela agerian utzi dute, azken horren funtzioa eraldatzen dutelako.

.

Helburuak

Gure helburua da alkohol-kontsumoaren eragina CB1 hartzailearen mendeko plastikotasunean eta transmisio sinaptiko kitzikatzailean aztertzea .

Metodoak

Ikerketaren garapenerako, C57BL6 saguei jaio osteko 30. egunetik 58. egunera arte, ilunpean aldizkako alkohol-tratamendu bat ezarri zitzaien. Asteko lehenengo hiru egunetan, animaliek 2 orduko denboraldian % 20ko alkohola edota ura edan zezaketen. Laugarren eguneko edate-tartea, 4 ordutara luzatu zen, eta asteko gainontzeko 3 egunak, atseden gisa hartu ziren. Alkohol-tratamendua bukatu ostean, saguak 2 asteko abstinentzia-aldian sartu ziren eutanasia-egunera arte. Ikerketa horren emaitzak lortzeko, teknika elektrofisiologikoak eta biokimikoak erabili ziren.

Emaitzak

Neurotransmisio sinaptiko kitzikatzailearen murrizketa adierazgarria behatu genuen kontroleko animalien ehun-mozketak CB1 hartzailearen CP55,940 agonistarekin inkubatzean. Haatik, parametro horrek ez zuen inongo efekturik izan alkoholarekin trataturiko saguetan. Plastikotasunean, pareko emaitzak lortu ziren. Horrela, tetanosa (10 minutu/10 hertz) sortu ostean, epe luzeko depresioa (ELD) ikus zitekeen kontrol-animalietan, baina ez sagu alkoholikoetan. Lortutako plastikotasun hori CB1 hartzailearen bitartez gertatzen ari zela baieztatzeko, ehun-ebaketak hartzaile horren antagonistarekin (AM251) inkubatu eta hasiera batean lortutako kontrolen ELD-ak deuseztatu ziren. Kannabinoideen menpeko ELD-aren desagerpenean, 2-arakidonilglizerol-mailak (2-AG) duen eragina aztertzeko, 2-AG-aren degradazioan parte hartzen duen entzima, MAGL, inhibitu zen, eta, horretarako, JZL184 farmakoa erabili genuen. Harrigarriro, alkoholarekin trataturiko animaliek, JZL184-az tratatu ondoren, ELD-ak aurkezten zituzten. Lortutako emaitza biokimikoetan animalia alkoholikoek kontrolekokin parekatuz, CB1 RNA mezulariaren eta CB1 proteina- mailaren jaitsiera esanguratsua adierazi zuten. Aitzitik, MAGL-ren RNA mezularia zein proteina-maila handiagotua ikusteak 2-AG endokannabinoidea gutxiagotua suerta daitekeela iradokitzen zuen.

Ondorioak

Ondorioz, ikerketa horrek, alkoholak endokannabinoideak direla bide, plastikotasunean eta neurotransmisioan aldaketa nabarmenak eragiten dituela aditzera ematen du.

Bibliografia

Moore EM, Mariani JN, Linsenbardt DN, Melon LC, Boehm SL (2010) Adolescents C57BL/6J (but not DBA/2J) mice consume greater amounts of limited-acces ethanol compared to adults and display continued elevated ethanol intake into adulthood. Alcohol Clin Res 34:734-742.

Hwa LS, Chu A, Levinson SA, Kayyali TM, DeBold JP, Miczek KA (2011) Persistent escalation of alcohol drinking in C57BL/6J mice with intermittent access to 20% ethanol. Alcohol Clin Exp Res 35:1938-1945.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan