26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe
5.10 Metadona mantentze programa bizkaiko farmazietan
Egileak: Iban Gutierrez Artetxe, Sonia Saenz de Buruaga Perez de Acha, Sonia Sanz Olmos, Jokin Txakartegi Urizar
0
Sarrera
Zain bidezko drogazaletasuna 80. hamarkadan osasun publikoko arazoa izan zen. Hiesa epidemiaren agerpenarekin eta hazkunde azkarrarekin bat etorri zen. Honek droga-menpekotasunen tratamenduan aldaketa ekarri zuen kalte-murriztapen estrategietarantz, hala drogazaleentzat, nola gizarterako.
Horrela, programa desberdinak inplementatu ziren Euskadiko farmazietan:
- Hiesaren kontrako kit-a programa (1989an)
- Xiringa truke-programa (1991ean)
- Metadonaren mantentze-programa (MMP, 1996an)
Helburuak
MMPko funtzionamendu deskribapena, helburu zehatz hauekin:
- Parenteral bidezko droga erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea.
- Morbi-hilkortasuna gutxitzea, baita honek ekarritako kostuak ere.
- Osasun-taldeekiko kontaktua sustatzea.
- Jokaera antisozialak gutxitzea.
- Familian eta gizartean integrazioari laguntzea.
Metodoak
- Farmaziaren egiaztapena Osasun Sailaren aldetik.
- Paziente-onarpena. Osasun mentaleko zentrotik agindua dator. Aldez aurretik psikiatra farmazialariarekin harremanetan jartzen da eta gero txosten bat bidaltzen dio (dosi- eta administrazio-maiztasunarekin).
- Metadona-soluzioaren prestakuntza: maisu-formula.
- Metadonaren administrazioa. Pazienteak farmaziako leku zuhur batean metadona hartzen du egunero, farmazialarien gainbegiradapean. Onera eboluzionatzen badu, dosiak eraman ditzake hainbat egunetarako.
- Dispentsazioetako erregistroa eta zerbitzuaren fakturazioa. Hilero, erregistro-orria paziente bakoitzarentzat bete behar da, dispentsazio bakoitzean emandako dosia idatziz. Kopia bat psikiatrari bidaltzen zaio eta originala Osasun Sailera igortzen da dagokion fakturaziorako.
Emaitzak
Egun, Bizkaiko 193 farmazia (% 44.47) egiaztaturik daude, 610 paziente programa barruan izanik.
Erabiltzaileen bizi-kalitatearen hobekuntza nabarmena da, batez ere, atxikipen gradua zenbat eta handiagoa izan. Baita integrazio sozialeko adierazle desberdinetan ere, bereziki familiaren erlazioetan.
Oso pozik azaltzen dira programaren funtzionamenduarekin.
Ondorioak
Metadonaren administrazioa normalizatzea, pazientearen egonkortzera eta integrazio sozialera lagundu du, eta bere osasun-egoerari dagokionez, hobekuntza argia izanik.
Programa honetan farmazien parte hartzeari esker, momentura arte zeuden baliabideen biderketa eta erabiltzaileen hurbilketa lortu da, beste edozein gaixotasun kronikoren tratamendu bat jasotzera joatea balitz bezala. Gainera, farmazialarien osasun-agente papera indartzen da eta diziplina anitzeko kolaborazioaren adibide ona da.
Farmaziak osasun-zentro egokiak dira ikuskatutako tratamendu-programak garatzeko.