26. Osasun Biltzarra: Menpekotasunen aurrean... geure buruen jabe
5.8 Traumatismo kraneoenzefalikoaren bilakaera, tratamendu rehabilitadore eta kraneoplastiaren ondoren
Egileak: Itxaso Zabala Villate, Belinda Azahara Carcaboso Juez, Jon Martinez Ruiz, Iratxe Barrutieta Barandiaran, Miren Biotza Anparan Cuadra, Nahikari Saez Damborena
0
Sarrera
Traumatismo kraneoenzefalikoa energia truke zakarraren ondoriozko edozein lesio edo garezur-edukiaren hondatze funtzionala bezala definitzen da.
Osasun publiko arazo larria da, populazioan duen prebalentziagatik, gazte eta ekonomikoki aktiboak direnengan, edota duen morbimortalitatean dituen ondorio eta bizirik ateratzen diren ezgaitasun iraunkorrengatik.
Gure pazientea emakume bat da 36 urterekin, traumatismo kraneoenzefaliko latza jaso zuena, hainbat ospitaletan 10 hilabetetan egon zen; 4 hilabete TKE jaso eta gero, kraneoplastia PEEK mota eta “ drenaje ventricular externo” egin zizkioten eta hortik aurrera aurrerapena ikaragarria izan da.
Helburuak
Pazientearen eguneko jarduera guztietan autonomiarik handiena, ibiltze goiztiarrena eta gorputzeko muturren jardueren errekuperazioa lortzea
Metodoak
Erabilitako metodologia kasu- kudeaketa izan zen, pazientearen arduren beharrei eta bere zaintzaileari era integralean ekiteko eta beharrezko tresnez hornitu ahal izateko; besteak beste, materialean edota heziketan eta informazioan, pazientearen etxerako trantsizioan arduren jarraipena ziurtatzea…
Emaitzak
Ospitaleko alta ematean, kontziente eta orientatuta dago, jokabidean eta kognitiboki neurrizko aldaketekin. Aurpegiko eskuineko eta beheko aldeko paresi arina, hizkera ona eta ondo egituratutakoa. Eskuineko hemiparesia, goiko muturrean 4/5 eta beheko muturrean 4/5. Eskuineko muturretako dismetria eta gainazaleko sentitze gorabeherak. Lekualdatzeak kontaktu eta gainbegiratuta. Ibilbide laburrak makulu eta pertsona batekin egiten ditu. Kalean hirugarren pertsona batek bultzatutako gurpil-aulkian egiten dira. Eguneko bizitzaren jardueretan eta medikazioak hartzerako orduan laguntza txikia behar du.
Errehabilitazioko altarako Bartel eskalan 100/100 zeukan, guztiz autonomoa zen ibiltzeko eta janzteko; baina, egoera kognitiboren aldetik, oraindik memoria eta atentzio-falta arazoak zituen.
Ondorioak
Kasu honetan, pazientea baldintza posible onenetan bizilekura itzuli ahal zedin, diziplina anitzen arteko kolaborazioa eta koordinazioa gakoa izan da.
Onerako bilakaera adierazgarriena PEEK kraneoplastia egin ondoren hasi zen.